H28 euskerazko hilebetekari satirikoa sareratu dabe gaur

Bizkaie! 2015-01-28 11:10

Sarean argitaratuko dabe, eta lehenengoa gaur jarri dabe, doban (issuu.com/h28aldizkaria). Hilero argitaratu nahi dabe zenbaki bat, hilak 28 dituanean, hain zuzen be. Patxi Huarte Zaldieroa, Marc Armspach Marko, Adur Larrea Adur, Unai Iturriaga, Irene Borda, Joseba Larratxe Josevisky, Patxi Gallego eta Ainara Aspiazu Axpi dira parte hartu daben sortzaileetariko batzuk.

Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako erasoa izan zan abiapuntua. Adierazpen askatasunaren ganean berba egiteko batu zituan orain bi aste Berria egunkariak Urmeneta, Patxi Huarte Zaldieroa eta Marc Armspach Marko, eta barriketaldi haretan sortu zan idea. Marrazkilari lagunen artean hilabetekari satiriko bat egiteko konbita egin, berehala baiezkoak jaso, eta abian jarri dabe dagoeneko H28 aldizkaria. Sarean argitaratuko dabe, eta lehenengoa gaur jarri dabe, doban (issuu.com/h28aldizkaria).

Hilero argitaratu nahi dabe zenbaki bat, hilaren 28an, hain zuzen be. Patxi Huarte Zaldieroa, Marc Armspach Marko, Adur Larrea Adur, Unai Iturriaga, Irene Borda, Joseba Larratxe Josevisky, Patxi Gallego eta Ainara Aspiazu Axpi dira parte hartu daben sortzaileetariko batzuk. Esaldi bakarrean emon dau Asisko Urmenetak aldizkariaren asmo orokorra: Ezker-eskuin ostiak banatzeko sortu gara; ez lagunak egiteko.

H28 argitalpen edegia dala nabarmendu dau marrazkilariak, eta baita independentea be; lehen alean parte hartzen daben marrazkilari guztien artean erabagi dabe, esaterako, lehen azala, eta aurrerantzean be halan jokatuko dabe.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu