'Samina', 'Siddharta', 'Tristezia, zer berri' eta 'Soldaduaren itzulera', Literatura Unibertsala bilduman

Bizkaie! 2015-01-28 13:15   Kulturea

Marguerite Durasen Samina, Herman Hesseren Siddharta, Françoise Saganen Tristezia, zer berri eta Rebeca Westen Soldaduaren itzulera liburuak kaleratu barri dira Literatura Unibertsala bilduman. Eusko Jaurlaritzeak eta EIZIE alkarteak bultzatutako egitasmoa da, eta Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanak.

Marguerite Durasen Samina, Herman Hesseren Siddharta, Françoise Saganen Tristezia, zer berri eta Rebeca Westen Soldaduaren itzulera liburuak kaleratu barri dira Literatura Unibertsala bilduman. Eusko Jaurlaritzeak eta EIZIE alkarteak bultzatutako egitasmoa da, eta Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanak.

Xabier Artola Zubillagak itzuli dau Samina. Paris alemanek okupauta dago. Robert eta Marguerite Erresistentzian ibiliak dira. Robert Alemaniara deportau eben, kontzentrazino esparru batera. Liburuari izenburua emoten deutson istorio nagusian Roberten itxarote larrigarria kontatzen dau bere emazte Margueritek. Testu honeek okupazinoaren azkenengo egunetan idazten hasi baziran be, 1985era arte ez zituen argitara emon Durasek. Batzuk fikzinozkoak dira, eta beste batzuk, benetazkoak.

Herman Hessek 1922an argitaratu eban Siddharta nobelea. Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osogaiak topau daitekez behar honetan. Buda historikoaren ibilbideagaz antz handia dauka Siddharthak: kasta eta etxea itxi eta aszetismoaren bitartez nitasuna gainditu nahi dau. David Lindemannek eta Irati Trebiñok euskeratu dabe.

Cécile hamasei urteko neskea Kosta Urdinera doa udako oporrak itsaso ondoko etxe alokatu batean pasatera, aita eta haren maitaleagaz. Uda lasai doa, baina, halango batean, aitak Anne izeneko emakumea konbidauko dau etxera. Giroa guztiz aldatuko da hortik aurrera. Hemeretzi urte besterik ez eukazan Françoise Saganek Tristezia, zer berri eleberria idatzi ebanean. Itzulpena Gerardo Markuletarena da.

Rebecca Westen Soldaduaren itzulera liburuak Lehen Mundu Gerran burrukan ibilitako Christopher Baldry dau protagonista, orduko zauriek eraginda azkennego hamabost urteetan jazotako ahaztu dauena. 21 urteko gazte alai buruarin bihurtu da, eta ganera, sasoi horretan maite eban Margaret Allington behargin-herri bateko emakume pobrea maite dau oraindino. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu