Zabaldu dabe Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-01-29 11:46   Kulturea

Martiaren amaiera arte zabalik dago Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea. Apirilaren hasieran argitaratuko ditue onartuen eta baztertuen zerrendak.

Martiaren amaiera arte zabalik dago Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea. Apirilaren hasieran argitaratuko ditue onartuen eta baztertuen zerrendak.

Udako Arte Erakusketak aarlo desbardinetako artistakana heldu nahi dau, arte aniztasunaren erakusgarrai izateko, azaldu dabe ekimaneran arduradunek. Izena emoteko aukera bi dagoz: bata, Lekeitioko Kultur Etxera joatean, eta bestea,  kulturetxea@lekeitio.com helbidera idaztea. Artistek euren lanen erretratuak eta dokumentazinoa (biografia eta erakusketearen azalpenak) eroan beharko ditu. Ostean, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak aztertuko ditu proposamenak.

Apirilaren hasieran  onartuen eta baztertuen zerrendea aurkeztuko da, eta zozketa eginez etarako dira parte-hartzaileak. Lekeitiarrek eta eskualdekoek lehentasuna eukiko dabe. Aurkeztutako artista kopuruaren arabera, erakustaldi bakotxak astebete iraungo dau, eta aste bi emoteko aukera beegongo da, artista gitxi aurkezten badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu