Idoia Garzesek eta Teresa Calok irabazi ditue XII. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-01-30 14:43   Kulturea

Buruaz beste egin, Idoia Garzes kazetari eta godigiliearenaarena, eta La plancha o la vida, Teresa Calo aktore eta antzerkigilearena, lanak izan dira Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sarien aurtengo irabazleak. Saridun bakotxak 1.200 euro jasoko ditu. Gidoigintzea eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea dira gidoi lehiaketa honen helburu nagusiak.

Buruaz beste egin, Idoia Garzes kazetari eta godigiliearenaarena, eta La plancha o la vida, Teresa Calo aktore eta antzerkigilearena, lanak izan dira Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sarien aurtengo irabazleak. Saridun bakotxak 1.200 euro jasoko ditu. Gidoigintzea eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea dira gidoi lehiaketa honen helburu nagusiak.

Bilboko Plaza Barriko Cafe Bar Bilbaon egin dabe sari-emotea gaur goizean. Bertan izan dira Idoia Garzes eta Teresa Calo irabazleak, eta lehiaketearen antolatzaile Mikel Martinez. Gidoiak benetan be garrantzitsuak ditrala esanez hasi dau prentsaurrekoa Martinezek, lan gatxa da berez, eta ganera oso gatxa da argitaratzea edo idatzi dozuna eszenaratzea. Horregaitik, Cafe Bar Bilbao Saria gidoilariak animetako atxakia bat dala eresten deutsa.

Idoia Garzesek (Lasarte-Oria, 1973) berbakaz olgetan dau Buruaz norbere egin izenburuan, norbere buruz beste egin esan barik. Emakume bi dira protagonistak, berbetan dagoz, erabagi sano garrantzitsua hartu behar dabe. Ironia eta dramea nahasten dira. Besteei emonak bizi dira biak, euren buruak ahaztuz, baina oraingoan euren buruei kasu egingo deutsie, azaldu dau Garzesek. Mikel Martinezen ustez, engainu bat dago antzezlanean, ikusleari gauza bat sinistuarazoten jako, baina...

Teresa Calos pozarren hartu dau sariaren barri, ilusino handia egin deust. Gidoi bat idazteko ordu asko behar dirala autortu dau, eta askotan ez dakizu zertaz zabilzan eta zertarako, eta holango sariei esker behintzat badakit ez nabilela leloarena egiten, esan dau umoretsu. Bikote bat da La plancha o la vida gidoiko protagonistea, berez bikote perfektua dala emoten dau, baina itxurea besterik ez da. Familia eredugarriei buruzko saio baten dagoz -azaldu dau Calok- eta aurkezlea galderak egiten dabil, eta hor ikusiko dogu errealidadea eta itxurakerian arteko aldea.

1.200 euroko sariaz gan, testu irabazleak irakurgai egongo dira Cafe Bar Bilbao eta Tartean Teatro konpainiaren webgunean, eta argitaratu be egingo ditue. Aurten gaztelaniazko 23 lan eta euskerazko 11 lan aurkeztu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu