'Artistak egoitzan' programearen zazpigarren deialdia abian da

Bizkaie! 2015-02-03 12:19   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak zabaldu barri dau Artistak egoitzan programearen 2015eko deialdia, BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez. Arte eszenikoen arloan ikerketea eta barrikuntza sustatu eta  bultzatzeko asmoz abiarazo zan ekimena. Konpainiek edo artistek martiaren 27ra arte aurkeztu ahal izango ditue sorkuntza proposamenak.

Aurkezten diran proiektuen artetik lau aukeratuko ditu BilbaoEszenak. Egoitzetako bat euskerazko proiektu onenarentzat izango da, eta besteak Euskal Herriko konpainia eta artisten proiektuentzat, edozein hizkuntzatan.

Igaz 41 proiektu jaso zituen, arte eszeniko garaikideko diziplina guztietakoak. Balorazino batzordeak Horman Poster eta Ruemaniak & Sra. Polaroiska kolektiboa, Maia Villote eta Igor Urcelayren egitasmoak aukeratu zituen. Lanak BAD Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdian aurkeztu ziran.

Artistak egoitzan programearen helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, eta abar). 18 urtetik gorako Euskal Herriko artistak, bakarka edo taldean, aurkeztu daitekez.

Egoitza bakotxak gehienez 25 eguneko iraupena izango dau, eta modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta aukeratutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenan bertan eta uriko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez be garagarrilean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakotxak 3.000 euro jasoko ditu.

Horrezaz gan, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe BAD jaialdian edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu