Alex Txikon eta kideek goranzko bideari ekingo deutsie barriro be II. kanpalekura arte (5.900 m.)

Bizkaie! 2015-02-04 10:34
Helburua: Nanga Parbat (8.125 m.), neguan tontorrera heltzea inork be lortu ez dauen arren

Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.

Hiru egunez bidea zabaltzen jardun ostean, zapatuan, azkenean, Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k eta hirukote iraniarrak (Mahmood Hashemi, Iraj Maani eta Reza Bahadorani) I. kanpalekuan deposito bat ixtea lortu eben, 5.050 metroko altueran.

Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.

Horrenbestez, aukeratutako bidearen tarterik teknikoenari egingo deutsie aurre: I. kanpalekutik (5.050 m.) abiatuta, hatxezko Kirshoffer hormea gainditzen saiatuko dira 5.900 metroko altueran II. kanpalekua ezartzeko. Eta eguraldiak aukerarik emongo baleu, hurrengo egunean be saiatzen jarraitzeko borondatea dabe III. kanpalekura arte (6.700 m.).


Behe kanpalekuan igarotako lehenengo egunetan zehar jausitako edurteak asko trabatu dau mendizaleen orain arteko lana

Danetara hiru lan egun edo saio behar izan ditue I. kanpalekura heldu eta hurrengo urteereari begira (biharkoa) bertan dana prest ixteko. Urtarrilaren 28an egin eben lehenengo saiakerea, kargarik barik; baina orduko haretan aklimatazinoa eskasa zan oraindino eta Txikonek tripetako minagaz jarraitzen eban, beraz, bidea glaziarraren lehenengo metroetara arte zabaltzea lortu eben.

Urtarrilaren 30ean barriro be ekin eutsien lanari. Oraingo honetan, bizkar gainean eroiezan 600 bat metro soka eta kanping dendea I. kanpalekura heldu baino 200 metro beherago itxi behar izan zituen. Izan be, morrena eta glaziarra zeharkatzeko kapaz izan baziran be, gerrira arteko edur sakonak ez eutsen 4.850 metroko altuerea gainditzen itxi; zortzi bat orduko lan saioa izan zan.

Azkenik, pasa dan zapatuan, hirukote iraniarraren konpainiagaz (Mahmood Hashemi, Iraj Maani eta Reza Bahadorani), 5.050 metroko altuerara heldu ziran, bertan, hatxezko piramide baten azpian, I. kanpalekua ezartzeko. Danetara, 900 metro soka eta denda bat itxi ditue bertan. Iraniarrek beste 600 metro soka eta bigarren denda bat itxi ditue. Goizeko 8:00ak aldera ekin eutsien lanari, eta arratsaldeko 17:00ak pasatxo izango ziran bueltau ziranerako.

Bestalde, Muhammad Kanek (Txikonen bigarren sokalagun pakistandarra) be urtengo dau bihar gorantza. Azken egunotan ez da bapae argi egon espedizino honetan zehar jokatu ahal izango eban zeregina, gripeak jota hainbat egun minez eta bere dendatik apenas urten barik pasau ditu eta. Baina bihar I. kanpalekura arte igoko dau materiala garraiatzen laguntzeko.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu