Zezeilak 13: Hartz Eguna Ermuan

Bizkaie! 2015-02-12 14:34

1989ean, Euskal Birusa alkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berreskuratu zituan. Kopla horreek Guillermoren alabea zanak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria txindurrinekoak  gaztetan buruz ikasi zituan eta berak ahalbidetu eban koplak gugana heltzea.

Eguen Zuriz oilar-jokoa egiten dabe Ermuan baina Hartz Eguna berreskuratu ebela 26 urte beteko dira aurten eta datorren barikuan, zezeilaren 13an, arratsaldeko 18:00retatik aurrera Hartz Eguna ospatuko dabe Ermuan. Plazan hasiko da kalejirea, hartzaren koplak abestuz eta trikitilarien laguntzinoagaz.

Beti legez, Anaitasuna ikastolea, Eskolabarri ikastetxea, AEK Kaltxango Euskaltegia, Ermuko Udal Euskaltegia eta Euskal Birusa taldeek alkarlanean antolatzen dabe, Udalaren babesagaz.

Bertsoak 1934ean Guillermo Bengoetxeak, Txindurrik, idatzi zituan oso gaixorik egoan lagun baten animoa altzetako. Patxi Urkoren istorioa gogoratuz hari buruzko lau kopla idatzi zituan.  Inguruko baserritarrei kalteak egiten ebilen animalia baten bila ebilzala, Urko mendi ondoko kobazulo batean hartz bat topau eben behin. Handik ekarri eta herrian ibili eben, eskea egiten eben bitartean, urte osoan hartzak ez ebala ezer jan eta gose zala-ta. 1934ko aratusteetan, gazte taldeek hartza atera, koko janztea, mozorrotzea pentsau eben eta koplak buruz ikasita zituela kalera joan ziran jai giroan sartzeko. Orduko denporan mila pezeta batu ei zituen. Lagunarentzat izan zan diru hori, botika eta tratamendurako.

1989ean, Euskal Birusa alkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berreskuratu zituan. Kopla horreek Guillermoren alabea zanak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria txindurrinekoak  gaztetan buruz ikasi zituan eta berak ahalbidetu eban koplak gugana heltzea. Horrregaitik Guillermo eta bere alaba Mariari eskerrak emoteko bertso eskoleak bertso bi sortu zituan, omenaldi txiki bat eskainiz.

Kalejirea plazan amaituko da eta txorizo ogitartekoak eskainiko jakez parte hartu daben guztiei Jentetza handia batzen da egun honetako ekitaldira, arrakasta handiko eguna da. Ohitura zaharrari bizi-bizi eusten jako.

Igaz be egin eben legez, Hartza kalean agertu aurretik, aurten eguen zuri egunean goizez Hartzak Anaitasuna ikastolako umeak bisitauko ditu eta bariku goizean Eskolabarri ikastetxean izango da, goizez.

Erantzunak

adolfo 2015-02-16 13:12 Erantzuna | #1

Hartz Eguna beharko leuke, ezta? Edo genitiboaz izatekotan \"Hartzaren Eguna\". Lehenengoa gurago neuk. Baina goiko hori oker sundakoa dauka.

Bizkaie! 2015-02-16 17:48 Erantzuna | #2

Arrazoia Adolfo. Eskerrik asko zuzenketeagaitik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu