Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean

Bizkaie! 2015-02-16 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Lesakako finalaurrekoan kantauko dau Karrikak.

Zubiriko saioko puntuazinoa ondokoa izan da: Aimar Karrikak 246,5 puntu lortu ditu; Oskar Estangak, 244 puntu; Amaia Elizagoienek, 238 puntu; Saioa Alkaizak, 238; Sarai Roblesek, 235,50; eta, Joseba Beltzak, 223,50. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, 170 bertsozale batu ziran Gautxori jatetxean.

Sarai Robles barañaindarrak lehenengoz hartu dau parte txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra, ostera, urte luzez lehiatik kanpo egon ostean atzera be Txapelketan dago.  Aurreko edizinoko finalista bi igon ziran Zubiririko oholtzara, Oskar Estanga eta Aimar Karrika.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak zezeilaren 21ean eta 22an izango dira. Zapatuan, Lizarrako Gazteriaren Etxean, 17:30ean, Ander Fuentes Itturri, Egoitz Gorosterrazu, Eneko Fernandez, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte bertsolariak ibiliko dira kantuan. Eta, domekan, Lakuntzako Kultur Etxean, Eneko Lazkozek, Xabier Maiak, Ioar Taintak, Patxi Castillok, Iñigo Olaetxeak eta Xabier Terrerosek kantauko dabe. Bertan erabagita geratuko dira finalaurrekoetako saioak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu