Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi Behe Kanpalekuan dagoz honezkero gaua III. kanpalekuan (6.700 m.) igaro ostean

Bizkaie! 2015-02-16 17:33

Beheko Kanpalekuan deskantsetan dagoz honezkero eta barri txarra da eguraldiak ez deutsela bape lagunduko datozen egunetan; prebisinoak beteten badira, metro bete edur bota leike.

Alex Txikonek irrati bidez jakinarazo dauenez, Ali Sadparak, Daniele Nardik eta hirurek beheranzko bidea hartu eben joandako barikuan, kasu honetan Behe Kanpalekura arte.

Azken barrien arabera, lan egun luze eta gogor baten ostean III. kanpalekura (6.700m) heldu eta bertan pasau eben gaua biharamunean IV. kanpalekurantz segiduteko, izan be, aurreikuspen meteorologikoetan izandako aldaketa batek eguraldi ona agintzen eban pasa dan domeka eguerdira arte. Baina ez zan posible izan. Segurutik, bost egunez jarraian eta altueran lanean pasauta pilatutako nekeak, oraindino eskasegia dan aklimatazinoak (ez italiarraren kasuan, honek hilebete eta erdi daroalako NangaParbat  mendian gora eta behera; baina bai Txikon eta Sadpararen kasuan) eta mendian dabilen haize zakarrak eraginda beherantz egin eben.

Kontuak kontu, Beheko Kanpalekuan deskantsetan dagoz honezkero eta barri txarra da eguraldiak ez deutsela bape lagunduko datozen egunetan; prebisinoak beteten badira, metro bete edur bota leike.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu