Anger taldeak 'Sute Perfektua' diskoa aurkezten jarraitzen dau

Bizkaie! 2015-02-17 11:41   Musikea

Anger talde arrasatearrak seigarren estudioko lana plazaratu dau oraintsu Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. Sute Perfektua izenpean, Bonbereneako estudioetan Karlos Osinagaren gidaritzapean grabau dabe lana; danetara, 10 kantu dira, tartean, Ruper Ordorikaren bersino bat.

Anger talde arrasatearrak seigarren estudioko lana plazaratu dau oraintsu Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. Sute Perfektua izenpean, Bonbereneako estudioetan Karlos Osinagaren gidaritzapean grabau dabe lana; danetara, 10 kantu dira, tartean, Ruper Ordorikaren bersino bat.

Joandako zezeilaren 3an, Gasteizko Parral tabernan ekin eutsien aurkezpen bireari eta hurrengo hitzorduak ondokoak izango dira: Zezeilaren 21ean, Arrasateko Gaztetxean; zezeilaren 26an, Eibarko Beleko Tabernan; apirilaren 11n, Elorrioko Gaztetxean;eta apirilaren 18an, Txantreako Akelarre Elkartean. 

Taldeak inoiz kaleratu dauen diskorik edegiena da honakoa. Arlo musikalean ez dago haustura nabarmenik azken urteetan jorratutako bidean, baina badira musika norabide barriak, eta batez be, bidezidor barrietan sakontzeko nahia. Base erritmikoa trinkoa da disko osoan zehar: bateria erritmo finak eta inoiz baino groove funkyagoa dauen baxuaren soinuak emoten deutsie gorputza kantuei. Gitarra soinuek, barriz, emoitza desbardinak iradokitzen ditue, kantuaren norabidearen arabera, metal zooma zapalduz edota sei sokak laztanduz. Ahotsa, azkenik, inoiz baino errekurso gehiagogaz azaltzen da, batzutan adoretsu oihukatuz, besteetan leun xuxurlatuz, berba joku azidoez, zer pentsau emoten daben berbez, sonoridade emoitza barriak sortuz. Kontuak kontu, gero eta gatxagoa da Anger taldearen musikea definidutea: metala, rocka, rapa, funkya... hori dana, edo akaso, esandako ezer ez da Anger.

Berezia da oso Anger taldearen unibersoa. Mundu oso bat sartzen da diskoak irauten dauen 40 minutuetan. Kurt Cobain, Bertin Osborne, Che Guevara, Joxean Artze, Luis Mariano, Sabin Etxea, RocRadikalVaskoa, Pais Vasco Gaztea, Hiroshima, Juarez uria edo Piccasoren Gernika topau daitekez diskoaren zirrikituetan.

Eta hori dana, diseinu ederreko digipackean batuta.


Aurkezpen kontzertuak

- Zezeilaren 3an, Gasteizko Parral Tabernan.
- Zezeilaren 21ean, 22:30ean, Arrasateko Gaztetxean, Libegaz batera.
- Zezeilaren 26an, 20:00retan, Eibarko Beleko Tabernan.
- Apirilaren 11n, Elorrioko Gaztetxean.
- Apirilaren 18an, Txantreako Akelarre Elkartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu