Laurita Silesek 'helARTE es morirse de frío' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-02-18 16:56   Kulturea

barriek 2015 programaren barruan, Laurita Siles artistearen erakusketearen ardatz nagusia hiru lekutan egindako ikus-entzunezkoa da, Islandiako Laugarvatn, Bizkaian eta Marbellan, jaioterrian. Erakusketea martiaren 22ra arte egongo da Bilboko Rekalde aretoan. Zezeilaren 19an, Silesek berak eta Joseba Edesak Lurra iruten izeneko presormancea egingo dabe, erakusketea inauguretako.

barriek 2015 programaren barruan, Laurita Siles artistearen erakusketearen ardatz nagusia hiru lekutan egindako ikus-entzunezkoa da, Islandiako Laugarvatn, Bizkaian eta Marbellan, jaioterrian. Erakusketea martiaren 22ra arte egongo da Bilboko Rekalde aretoan. Zezeilaren 19an, Silesek berak eta Joseba Edesak Lurra iruten izeneko presormancea egingo dabe, erakusketea inauguretako.

Hasieran, proiektuak bederatzi atal zituan, eta helARTE es morirse de frío esaerak sortzen duen hitz-jokoari buruz kulturako 19 agenteri –artista, komisario eta kudeatzaileak– egindako alkarrizketak batzen zituan. Erakusketa honetan, lan barri bat aurkeztu dau egileak, Islandian eta islandierazko Beharrak erakusten deutsa emakume biluziari iruten atsotitzetik abiatuta. Uda ostean garatuko dau hau egitasmoau, Bilbaoarte Fundazinoaren eskutik. Rekalden proiektu barri horretarako sortu dituan marrazki, zirriborro eta ardi-ulezko pieza batzuk dagoz ikusgai.

Ikus-entzunezkoetan agiri dira lekuak zergaitik aureatu dituan azaldu dau Silesek. Bizkaia, bertan bizi nazalako; Marbella, nire sorterria dalako; eta, Islandia, egoitza artistikoa Gullkistanen egin nebalako, Laugarvatn herri txikian dagoan sorkuntzako etxean. Hiruretan helburu bera izan ebala dino, bideo dokumental batzuk egitea, hainbat artista, komisario eta kultura arloko kudeatzaileei egindako alkarrizkerak oinarri hartuta. Amaierako lanak 9 kapitulu ditu danetara, eta hilero emon ditu argitara Internetez, 2013ko urria eta 2014ko bagila bitartean, www.helarteesmorirsedefrio.blogspot.com gunean.

Laurita Silesek arreta berezia ipini deutsa beti  herri-folkloreko hizkuntzeari. Prestakuntza nomada izan dau, Euskal Herria, Valentzia, Islandia eta Kanadako arte-eskola eta fakultadeetan ikasi dau. Hainbat beka eta egoitza artistiko euki ditu Donostiako Artelekun, Pekineko MA Studion eta Bordeleko animazino tradizionaleko Marlouflims produkzino etxean. Gaur egun doktorego tesia amaitzen dabil EHUko Arte Eder Fakultadean
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu