Kalidadezko zerbitzu elebiduna, Kontsumobideren I. Euskera Planaren asmo nagusia

Bizkaie! 2015-03-03 11:27   Euskerea berbagai

Kontsumobiden kalidadezko zerbitzu elebiduna eta hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskera zerbitzu eta lanerako hizkuntza lez erabiltea dira Kontsumoko Euskal Institutuaren I. Euskera Planaren (2013-2017) helburu nagusiak, kontsumitzaileei atentzino hobea eskaintzeko.

Kontsumobiden kalidadezko zerbitzu elebiduna eta hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskera zerbitzu eta lanerako hizkuntza lez erabiltea dira Kontsumoko Euskal Institutuaren I. Euskera Planaren (2013-2017) helburu nagusiak, kontsumitzaileei atentzino hobea eskaintzeko.

Plana joan dan abenduaren 3an onartu eban Kontsumobideko Zuzendaritza Kontseiluak, eta astelehen honetan aurkeztu dau Elena Unzueta zuzendariak, Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumoko Batzordean.

Unzuetak azpimarratu dau edozein administrazinorentzat ezinbesteko betebeharra dala hizkuntza eskubideak errespetetea. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazinoaren ardurea da bi hizkuntza elebidunetan kalidadezko zerbitzua bermatzea, bai euskeraz eta bai gaztelaniaz, eta Kontsumobidek be, haren zati danez, ardura bera dau, gaineratu dau.

2013-2017 aldirako I. Euskara Plana onartuta, helburua da euskera zerbitzua emoteko hizkuntza lez, ahoz zein idatziz, erabil daiten bermatzea, bai kanpoko harremanetan -beste herri administrazinoakaz eta herritarren arretarako zerbitzuetan-, eta bai barruko harremanetan -euskerea Kontsumobideko lanerako hizkuntzea izatea, hain zuzen-.

Kontsumobideko zuzendariak azaldu dauenez, Eusko Jaurlaritzearen Euskara Plana kontuan hartuta idatzi da aitatutako plana, eta bat dator 2014-2018 aldirako Kontsumobideko Plan Estrategikoagaz. 2014ko garagarrilean onartutako plan horrek, jardueren artean, Kontsumobideko Hizkuntza Normalizazinorako I. Plana egitea, ezartzea eta jarraitzea jasoten dau, kontsumitzaileei arreta elebiduna emotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzan Euskerea Erabilteko 2013-2017 aldirako V. Plan Orokorraren arabera.

Holan, I. Euskera Plana sortu da dokumentu horreek oinarri hartuta eta Kontsumobiden euskereak egun dauen egoerearen gaineko azterketa sakona egin eta institutuko langile guztiei galdetu ondoren.

Planak lau helburu orokor jasoten ditu. Alde batetik, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu nahi ditu Kontsumobidegazko harremanetan, batez be, herritarrei zuzeneko atentzinoa emoteko zerbitzuetan. Ganera, euskerea lanerako hizkuntza izateko aurrerapenak egingo dira, euskeraz gero eta gehiago sortuz.

Era berean, euskerea gehiago erabiliko da Kontsumobideren eta bestelako herri administrazinoen arteko harremanetan, eta azkenik, Kontsumobideko Zuzendaritzearen lidergoa sendotuko da euskerearen normalizazino prozesua Kontsumoko Euskal Institutuaren ohiko jardunean txertatzeko.


Hiru lerro eta 53 neurri

Aitatu helburuak lortu ahal izateko hiru lerro ezarri dira, horreek garatzeko lagungarri izango diranak: planean bertan ezarritako hizkuntza ofizialak erabilteko erispideak eta arauak apliketea; Kontsumobideko langileen eta zuzendaritzearen hizkuntza gaitasuna handitzea, erabilerea areagotzeko; eta azkenik, Kontsumobideko langileen eta zuzendaritzearen euskereagazko atxikimendua sustatzea euskerearen erabileran eragiteko.

Era berean, eta Euskara Planak ezarritako helburuak beteteko, berariazko 53 neurri be jaso dira. Kontsumobidek neurri horreek hartuko ditu planean ezarritako helburuakaz eta zeharkako lerroakaz lotuta. Kontsumobideren I. Euskara Planaren urteko ebaluazinoa institutuak berak egingo dau. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Kontsumobidegaz alkarlanean, bitarteko ebaluazino bat egingo dau plangintza aldiaren hirugarren urtean, eta azkenik, haren indarraldia amaitu aurretik, hau da, 2017ko abendua baino lehen, amaierako ebaluazino bat egingo dau Kontsumobidek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu