Tribial Feministea aurkeztu barri dabe emakumeak historian zehar bete dauen zereginari garrantzia emoteko

Bizkaie! 2015-03-12 10:27

Aplikazinoaren helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako zereginari ikusgarritasuna emoten deutsien galderen bitartez. Aplikazinoa dobakoa da eta edade guztietako jenteari zuzenduta dago. Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.

Smartphone eta tabletetarako jokoa da, dobakoa eta euskeraz. Aplikazioak Trivial jokoaren formatua dauka (2010ean aurkeztutako Tribial Feministea egokitu dabe, gailu mobikorrek gure gizartean daben presentzia handia kontuan hartuta).

Aplikazinoaren helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako zereginari ikusgarritasuna emoten deutsien galderen bitartez.

Aplikazinoa dobakoa da eta edade guztietako jenteari zuzenduta dago. Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.

Galderak euskeraz dira, eta zenbait kategoriatan sailkatzen dira: historia; kirolak; artea eta literaturea; geografia; ikuskizunak; eta naturea.

Irontec enpresea izan da aplikazinoa garatu dauena. Arrasateko, Basauriko, Ermuako, Ondarroako eta Zierbenako udalek eta Uribe Kostako Mankomunidadeak, barriz, jokoaren edukiak jarri ditue. Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Irontec-ek finantzau dabe. Beste alde batetik, Irontec enpresearen negozio-eredua software librean eta kode edegian oinarrituta dagoanez, proiektuaren jatorrizko kodea liberau egingo dabe, lizentzia librepean (GNU, General Publik License).

 
Aplikazinoa deskargetako, hemen:

- Androiderako: http://bit.ly/tribial
- iPhone, iPad eta iPod Toucherako: Apple Storen baliozkotzen dagoz egunotan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu