Euskerazko irrati-antzerki ikastaroa antolatu dau BilbaoEszenak

Bizkaie! 2015-03-12 14:40   Kulturea

Apirilaren 22tik 27ra bitartean, irratian antzerkia zelan egin ikasteko aukerea izango da BilbaoArte zentroan. BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako ikastaroko irakasleak Maisha MC konpositorea eta DJa eta Galder Perez antzezle eta zuzendari dira. Izena emoteko epea zabalik dago.

Antzezle, esatari, musikari, idazle eta gidoilarii zuzendutako dago ikastaroa. Galder Perezek eta Maishak hainbat diziplinatan adituak diran lau konbidauren laguntzinoa izango dabe, hain zuzne be,  Ixiar Garcíarena (diziplina anitzeko artistea), Oihana Bartrarena (bertsolaria), Rufoh Beatboxena (Euskadiko beatbox txapelduna) eta Kike Amonarrizena (soziolinguistea, umoregilea eta telebistako aurkezlea).

Gai ugari jorratuko ditue, tartean, ahotsa, soinua, gidoia, soinu giroa eta efektu bereziak, bat-batekotasuna, umorea eta irratiko generoak. Irrati bidez antzezteko testuen idazketea, dramatizazinoa edo lokuzinoa arloetan sakonduko dabe. Ganera, irrati-antzerki pieza baten sorkuntzan soinuek eta musikeak beteten daben lekua aztertuko da.

Izen-emoteak 70 euro balio ditu; 50 euro, ATAE, BilbaoEszena, BilbaoArte, Artekale eta ADDEko bazkidea izan ezkero. Eskolak eguaztenetan izango dira, 18:00etik 21:00etara, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra.

Ikastaroan irrati-antzerkiko pieza bat sortu eta grabauko dabe ikasleek. Blog honetan izango dira entzungai lanak: http://2gunbros.tumblr.com
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu