Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

Bizkaie! 2015-03-17 14:47   Bertsolaritzea

Lea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.

Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean jokatu da gaur goizean BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Arratia/Txorierre taldeek jokatu dabe saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan da irabazlea.
 
 
Gaztetxuen mailan (18 urtera arte):
 
Lea-Artibaiko taldean:
 
Aitor Ruiz Urizar
Iker Apraiz Solaguren
Aissa Intxausti Aburruza
 
 
Arratia/Txorierre taldean:
 
Leire Amenabar Larrañaga
Lur Ziarrusta Intxaurtza
Jon Larrabide Fuldain
 
 
Gazteen mailan (24 urtera arte):
 
Lea-Artibaiko taldean:
 
Jone Larrinaga Dañobeitia
Alexander Idoeta Anakabe
Nerea Ibarzabal Salegi
 
 
Arratia/Txorierre taldean:
 
Illart Gumuzio Larrazabal
Irati Astondoa Zuluaga
Malen Amenabar Larrañaga
 
 
Danetara, Lea-Artibaik 411 puntu lortu ditu; Arratia/Txorierreik, ostera, 405.
 
Kontuak kontu, Lea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu