Ion Macarenok 'Nickel' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-03-24 14:54   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2015 programearen emoitzea da Nickel, izan be Ion Macareno artista bilbotarrak arte sorkuntzako bekea jaso eban proiektua gauzatzeko. Maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua gelan. Erakusketearen aurkezpenean, Ion Macareno artistea bera eta Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria izan dira.

Macarenok herri-adierazpenaren idea ikertu dau egitasmo honetan; hau da, kalean, uriko eta jentartean jazoten diran ekintzak, uri-paisaje horretara egokitzeko asmoz (edo kontrara) egindako keinuak, uria subjektuaren beharretara moldatzeko egindakoak. Macarenoren ustez, esperimentazinoa funtsezko ezaugarria da bere lanetara hurreratzeko, eten bako ikaskuntzako ingurunean sartuta dagozalako.

Uria eta uri-arkitekturea aztertu ditu Macarenok Nickel proiektuan, gizakia espazio horretan zelan bizi zan, joan-etorriak zelan egiten dituan eta zelan agiri dan, hain zuzen be.

Ion Macareno (Bilbo, 1980) Arte Ederretan lizentziau zan EHUn, eta 2010. urtetik ikerketa-arloan dabil EHUko Eskultura Sailean. 2011n, egoitza artistiko bat lortu eban Bilbaoarte Fundazinoan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bekea bat eskuratu eban Casper the friendly ghost proiektuagaz.

2011. eta 2012. urteetan lanak izan ditu ikusgai Rekalde Aretoan, Ertibil Bizkaia erakusketaren barruan; eta, horrezaz gan, Jugada a tres bandas ekimenaren lehenengo edizinoan hartu dau parte Madrilen, Todo cuanto hicimos fue insuficiente egitasmoagaz. José de la Fuente galeriagaz batera, hainbat azokatan izan ditu lanak ikusgai, esate baterako, SWAB Barcelona 2012an eta ARCO 2013an.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu