'Cómeme Label Night' birea, apirileko Art After Dark saioko protagonista

Bizkaie! 2015-04-07 13:03   Musikea

Bilboko Guggenheim museoak Art After Dark emonaldi berezia hartuko dau barikuan, hilaren 10ean. New Yorken abiatutako Cómeme Label Night birako saioa eskainiko dabe Christian Sk, Lena Willikensek eta Matías Aguayok. AEBetatik eta Mexikotik zehar ibili ostean datoz Bilbora.

Bilboko Guggenheim museoak Art After Dark emonaldi berezia hartuko dau barikuan, hilaren 10ean. New Yorken abiatutako Cómeme Label Night birako saioa eskainiko dabe Christian Sk, Lena Willikensek eta Matías Aguayok. AEBetatik eta Mexikotik zehar ibili ostean datoz Bilbora.

Matías Aguayok 00:00etatik aurrera ipiniko dau musikea. Alemanian hazitako txiletarra da. Arte eszenikoen arloan egin dau behar, antzezle eta zuzendari moduan. Ahotsa musikarako oinarrizko tresnatzat dauka, eta hainbat soinu egiteko eta makinen hotsakaz buztartzeko erabilten dau. Zuzeneko saioetan bat-batekotasuna da nagusi, eta narrazino bereziak sortzen ditu.

Ordubete lehenago, Lena Willikens DJ eta produktoreak techno synth eta dirty house doinuak Afrika eta Asiako musikekaz nahastauko ditu. Düsseldorfeko (Alemania) Salon Des Amateurs aretoko DJ egoiliarra da, eta Cómeme irratiko ohiko kolaboratzailea. Europako areto ezagunenetan ipini dau musikea, berbarako, Berlingo Panoramabar eta Bartzelonako Nitsa Cluben.

Gauaren hasierea  Christian Sren ardurea izango da, 22:00etan. Bere house doinu ilunek entzule guztian jantzan ipiniko ditu. Bajuak nagusi dira bere lanean, Cómeme etxerako egindako abestietan lez,  Jagos, The Power of Now eta Pitch Rider barria.

Betiko lez, Art After Dark kontzertuko sarrereagaz Guggenheim museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe entzuleek. Orain ikusgai dagozanak dira Niki de Saint Phalle erakusketea, Kimsooja artista korearraren Hariaren ibilbideak bideoinstalazinoa eta Gure garaiko artea erakusketea.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu