Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-04-07 15:29   Musikea

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoa ipini dau martxan. Izena emoteko azkenengo eguna maiatzaren 14a da. Hiru modalidade ditu: Pop Rocka, Metala eta Elektronikea eta beste joera batzuk.

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoa ipini dau martxan. Izena emoteko azkenengo eguna maiatzaren 14a da. Hiru modalidade ditu: Pop Rocka, Metala eta Elektronikea eta beste joera batzuk.

1980ko urtarrilaren 1etik 1997ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteek hartu leikie parte lehiaketan, baina taldeak kide bi edo gehiago baditu, posibkle da batek 35 urtetik gora izatea. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen helburua musika talde ez profesionalen lanak sustatzea eta zabaltzea da.

Eskabideak www.bilbao.net/bilborock webgunearen bidez aurkeztu behar dira. Ondoko materiala bialdu behar dabe taldeek: hiru kanta mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan; eta taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.Taldeek bete beharrekoak:  disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bategaz; Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen aurreko edizinoetako edozein modalidadetan lehenengo saria irabazi ez izana; eta, lanak jatorrizkoak izatea.

Hiru fase izango dira. Lehenengoan, izena emen daben taldeen artean epaimahaiak 38 aukeratuko ditu, modalidadeen arabera; 24 talde Pop Rockekoak, hamar Metalekoak eta lau Elektronikea eta beste joera batzuetakoak. Bigarren fasean, Pop Rock eta Metal modalidadeetan aukeratutako taldeek zuzenean joko dabe Bilborock aretoan, irailean eta urrian, eta epaimahaiak Pop Rockeko hiru talde eta Metaleko beste horrenbeste aukeratu beharko ditu. Hirugarren fasean, aurrekoan aukeratutako taldeek eta Elektronika eta beste joera batzuetako lau taldek azken kontzertuetan joko dabe eta orduan erabagiko dabe zeintzuk diran kategoria bakotxeko irabazleak. Kontzertu guztiak debalde izango dira.

Sariei jagokienez, guztira 20.700 euro banatuko dira. Pop Rock eta Metal kategorietako irabazleek 5.000na euro jasoko ditue, bigarren sailkatuek 2.500na euro, eta hirugarrenek 1.200na euro. Elektronikea eta beste joera batzuk kategoriako talde irabazleak, barriz, 2.200 euro hartuko ditu. Epaimahaiaren sari berezia 1.100 eurokoa izango da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu