Necocheako Euzko Etxeak zabaldu barri dau Hator Hona 2015 programan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-04-08 14:46   Euskaldunak munduan

Argentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egotaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean egingo dabe

Argentinako Necochea uriko Euzko Etxeak aurten be Hator Hona ekimena atondu dau, Euskal Herriko gazteek Argentina ezagutu eta bertan euskal kulturea ezagutarazoteko. Programan izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Egotaldia 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta garagarrilaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean egingo dabe.

2004an hasi zan Hator Hona programea, urtero izan da arrakastatsua, antolatzaileek dinoez, bai deialdiari jagokonez, bai esperientzien emoitzeei jagokienez bere. Urteotan 70 lagun joan dira Necocheara, eta kateak ez dauka etetko itxurarik, azaltzen dabe.

Izena emoteko epea zabalik dago, hilaren 30era arte. Ondoko baldintzak bete behar ditue parte-harztaileek: 18-30 urte artean izatea; eta, euskerea, euskal musikea, jantzea, gastronomia edo herri kirolen ezagutzea izatea. Ez da titulurik behar, erakusteko gogoa besterik ez da behar. Norberak ordaindu behar dau bidaia-txartela, eta ostatua eta jatekoa, barriz, euskal etxeak.

Aurten nobedade bat dago, saskibaloi tailerra emoteko aukerea eukiko dabe Hator Hona programako partaideek. Necocheako Euzko Etxeako Marcial Agostini Zubillagak azaldu dauanez, asmoa da euskal etxeko gero eta jente gehiago batzea jarduera honetara; ume asko daukaguz euskal etxean, saskibaloiko eskolan, ganerako ekintzetan parte hartzen ez dabenak. Eta kanpoan geratzen ziran beti. Hori dala eta zabaldu dogu ekintzen eskaintzea.

Programan izena emoteko argibide gehiago, hemen. Bideo polit bat be egin dabe, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu