Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken sailkapenean

Bizkaie! 2015-04-09 12:41

U-Multirank, mundo mailako sailkapen barriak, bere bigarren edizinoa argitaratu dau online formatuan, eta nazinoarte mailan unibersidadeen errendimentua alderatzeko tresna ezin hobea da. Edizio honetan, goi mailako 1200 instituzinori buruzko informazinoa jasoten da.

Mondragon Unibersidadeak bikain kalifikazinoa jaso dau U-Multiranken sailkapenean dagozan 5 dimensinoetako parametro desbardinetan. Ikas-irakaskuntza dimensinoan, graduazino tasea masterretan eta ikasketei jagoken garaian amaitutakoen kopurua goraipatzen dira.

Ikerketa dimensinoan, bikain kalifikazinoagaz aitatzen dira inpaktu indizea, ikerketarako kanpotik jasoten dan finantzaketea eta inpaktu oso altuko argitalpenak.

Bikain bezela aitatzen dira ezagutzearen transferentzia dimensinoan industriagaz egilekidetzea, iturri pribatuetatik datorren finantzaketea ikerketarako, sortutako spin-offak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.

Nazinoartekotzearen dimensinoan, bikain eta oso ondo legez kalifikau dira ikaslegoaren mobikortasuna eta atzerriko unibersidadeakaz batera argitaratutako nazinoarteko argitalpenak.

Eta amaitzeko, eskualdeagaz binkulazinoa dimensinoan, bikain lez aitatzen dira eskualdeko unibersidadeakaz batera egindako argitalpen bateratuak, eskualdeko finantzaketa iturri desbardinetatik datozen diru sarrera kopuruak eta baita ikasleek eskualdean egiten dituen praktikak be.


U-Multirank

U-Multirank, mundo mailako sailkapen barriak, bere bigarren edizinoa argitaratu dau online formatuan, eta nazinoarte mailan unibersidadeen errendimentua alderatzeko tresna ezin hobea da. Edizio honetan, goi mailako 1200 instituzinori buruzko informazinoa jasoten da.

Ikerketan jasoten diran unibersidadeak 83 herrialde desbardinetakoak dira, 1800 fakultade baino gehiago batzen ditue eta 7500 ikasketa programa.

Beraz, U-Multirank, mundo mailan dagoan zerrendarik handiena da, unibersidadeen ganeko informazinoa emoten dauen sistemarik osotuena da eta 5 dimensinotan banatuta, emoitza desbardinen ganeko panorama osoa aurkezten dauena da: ikas-irakaskuntzea, ikerketea, ezagutzaren transferentzia, nazinoarteko orientazinoa eta eskualdeagaz binkulazinoa.

U-Multirankek ikusarazoten deusku, gatxa dala unibersidade bat dimensino guztietan bikaina izatea eta bikaintasun hori, unibersidade desbardinen artean banatuta dagoala. Azken batez, munduko unibersidade onena kontzeptua, bilatzen gagozan horren araberakoa izango da.

Frans van Vught irakasle Dokotoreak dinoan legez, Erakundeen % 8k bakarrik azaltzen dau bikaintasuna ia arlo guztietan baina % 50, barriz, oso ondo kokatuta azaltzen dira, adierazle batzuetan. Kontuak kontu, argi eta garbi ikusten da, unibersidade batzuek oso onak izanik gauza askotan, arlo zehatzetan, ia unibersidade gehienak dirala onak eta kasu askotan bikainak.

Horreek, aukerea emoten deutse bai ikasle eta bai enpresei, euren interesekoak diran gaietan, bikainak diran unibersidadeetara jotea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan parte hartzeko, bai graduatuak kontratau ahal izateko be.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu