Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra Literaldia 2015 Bartzelonan

Bizkaie! 2015-04-09 14:44   Kulturea

Udabarria literaturaz jantzita dator aurten be Bartzelonara, Euskal Etxeak antolatu dauen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literaturea Katalunian ezagutzera emotea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldi antolatu ditue apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean. 

Udabarria literaturaz jantzita dator aurten be Bartzelonara, Euskal Etxeak antolatu dauen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literaturea Katalunian ezagutzera emotea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldi antolatu ditue apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean. Gaur bertan hasiko da, trikifesta bategaz, eta maiatzaren 9a bitartean Euskal Herriko literatura munduak emon dauen uztarik barriena ekarriko dau Kataluniako uriburura. Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Fermin Muguruza Black is Beltza komikiagaz, Sarrionandiaren testuak...


Literaldia 2015

- Apirilak 9:

Trikifesta Euskal Etxeko Txokoan, 21:00etatik aurrera. Doban.


- Apirilak 10:

Nola belztu zuria: Kontzertu-irakurraldia, Bide Ertzean taldearen musikeagaz eta Metrokoadroka kolektiboagaz. Hitzordua: 21:00etan. Sarrerak: 5€ (bazkideak 3€).


- Apirilak 18:

Gosariak: Goseren kontzertua, Joseba Sarrionaindiaren testuei musikea jarriz. 21:00etan, doban.


- Apirilak 21:

Black is beltza: komikiaren irakurraldia jatorrizko soinu bandeagaz, Fermin Muguruzagaz. Hitzordua: 20:00etan. Doban.


- Apirilak 22:

Bernardo Atxaga – Manuel Rivas: Conversan en la UAB berbaldia emongo dabe Bernardo Atxagak eta Manuel Rivas idazleek. UABko Sala Cineman (Pl. Cívica). 13:00ean, doban.

Bernardo Atxaga – Manuel Rivas: Conversan en Barcelona: Atxaga eta Rivas hizlari. Lekua: Esquerra de l’Eixample -Agustí Centelleseko Liburutegian. Doban, 19:00etan.


- Apirilak 23:

Sant Jordi: Euskal Etxeak standa jarriko dau Rambletan. Egun osoan zehar.


- Apirilak 24:

Bertso afaria: Aldez aurrertik izena emon behar da. Prezioa: 15€ (13€ bazkideak). 20:00etan.


- Maiatzak 7:

Pomes perdudes: Euskal narratiba modernoaren antologia. Doban, 20:00etan.


- Maiatzak 8:

Euskal komikiaren historia literario baterantz. Hizlaria: Iratxe Retolaza. Doban, 20:00etan.


- Maiatzak 9:

Danele Sarriugarte: berbaldia Danele Sarriugartegaz eta Esti Lizasogaz. Doban, 21:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu