Europako Prentsaren sarietako bat irabazi dau Ander Izagirrek

Bizkaie! 2015-04-14 10:41   sariak-autortzak

Kolonbiako talde paramilitarrei buruz idatzitako Cómo fabricar comandos de la muerte erreportajeari esker, Europako Prentsaren sarietako bat irabazi dau Ander Izagirre euskal kazetari eta idazleak (Donostia, 1976). Ikerketa kazetaritzearen atalean saritu dabe lana. 

Kolonbiako talde paramilitarrei buruz idatzitako Cómo fabricar comandos de la muerte erreportajeari esker, Europako Prentsaren sarietako bat irabazi dau Ander Izagirre euskal kazetari eta idazleak (Donostia, 1976). Ikerketa kazetaritzearen atalean saritu dabe lana. Epaimahaiaren arabera, istorio ausart eta bildurgarria da. Erreportajea El País egunkariak argitaratu eban. Izagirrek hainbat komunikabidegaz kolaboretan dau, eta tartean National Geograpchicentzat egin ditu bidaien inguruko erreportajeak. Oraintsu Beruna patrikan liburuaren euskerazko itzulpena aurkeztu dau; itzultzailea Julen Gabiria izan da.

Europako Prentsaren sariak orain urte bi sortu zituan Herbehereetako fundazino batek. Sari bakotxa 10.000 eurokoa da. Aurtengo beste saritu batzuk honako honeek izan dira: Elena Kostyutxenko, Nick Cohen, Nicolas Kayser-Bril, Paul Radu eta Drew Sullivan. Raduk eta Sullivanek sari berezia eroan dabe, krimen antolatuaren eta ustelkeriaren ganean egindako erreportaje bilduma bategaitik. Kayser-Bril frantziarra barrikuntzearen atalean saritu dabe, Europara heltzen diran etorkinen heriotzen ganeko lan bategaitik. Sei herrialdetako kazetariak koordinau ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu