The Predatorz talde errusiarra Bilboko BreakOnStage jaialdian, apirilaren 25ean

Bizkaie! 2015-04-14 17:09   Musikea

Munduko breakdance txapelduna The Predatorz zazpikotea eta Infamous talde europar onena Bilbao Arenan izango dira hilaren 25ean, BreakOnStage Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren 15. edizinoan. Agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak ikusteko aukerea izango da aurten be, 19:00etatik aurrera. Elorrioko Arriola Antzokia eta Logela Multimedia taldea dira antolatzaileak.

Igaz 5.000 lagun batu zituan jaialdiak, edizino arrakastatsua izan zan. Aurtengo edizinoan  BreakOnStagek BBK Aretoan be eskainiko ditu jarduerak: apirilaren 24an, Parejas All Style Dance, eta apirilaren 25ean, 15:00etan, 1vs1 BreakOnStage Battleía (finala BreakOnStagen izango da).

Hogei erakustaldi ikusgarrik osotzen dabe egitaraua, akrobazia eta kirola dabe danek oinarri, baina modalidade ugari batuko dira: Scooter Freestyle txapelketea (akrobaziak patinekaz), BMX Freestyle (akrobaziak bizikleteagaz), Parkour & Street Stuntikuskizuna (uriko altzarien inguruan akrobaziak egitea) eta eta Cyr Wheel (akrobazia eta jantzea, metalezko uztaiekaz). Daniel Peñafielek, Martxel Arribillagak, Adan Perezek eta Richard Zelincak hartuko dabe parte, besteak beste. Horrezaz aparte, Sebastian & Honji bikote berlindarra, Silvi madrildarraren Vogue lana, Bost Urban Dance lehiaketa eta beste makina bat ikuskizun izango dira aukeran.

Kontzertuei jagokienez, Sevillako Shotta rap kantariak Flowesia lana aurkeztuko dau, eta Bilboko La Bandha del Patio rap taldeak be lan barriko piezak joko ditu.

Sarreren prezioan ez da aldaketarik egongo: 10 euro aldez aurretik Kutxabankeko kutxazainetan eta Interneten erosi ezkero, 8 euro K26 txartelgaz, eta  12 euro txarteldegian. Zortzi urtetik beherakoentzat sarrerea debalde da, persona heldu bategaz badoaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu