Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala

Bizkaie! 2015-04-16 12:02   Euskerea berbagai

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak. 

Aurten be parte hartze zabala eta anitza izan dau Euskerearen Ginkanak. Izaera eta eremu geografiko desbardinetako 21 taldek emon dabe izena: Hego Euskal Herriko lurralde desbardinetako aisialdi eta kultur taldeak, euskaltzale alkarteak, euskaltegiak, mintzapraktika taldeak, hezkuntza arlokoak, ikasle taldeak…

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak.

Kontuak kontu, lau talde izango dira lehian datorren zapatuan, apirilaren 18an, jokatuko dan Euskerearen Ginkanaren finalean. Laugarren edizino honetan be, talde irabazleak 3.000 euroko saria eroango dau euskerea sustatzeko egitasmo batean inbertiduteko.


Probaz proba finalera

IKTak eta ekologia gaitzat hartuta, sei proba gainditu behar izan ditue partaideek finalerako bidean. Horretarako, www.euskararenginkana.net webgunean astero proba bat argitaratu da. Besteak beste, taldearen eta sariagaz babestuko leukien proiektuaren aurkezpen bideoak sortu; euskerea, ekologia zein teknologia barriei buruzko galdera sortak erantzun; euskeraz berba egiteko guneak identifikau; edo euskerearen aldeko mezuak barazki dendetan zabaltzeko ekimenak egin behar izan ditue.

Talde askoren arteko aldea oso txikia izan bada be, azkenean lau talde honeek izango dira finalean:

- Emaize Sexologia Zentroa (Gasteiz).
- Kurutziaga ikastolako euskera taldea (Durango).
- Pintxopotepraktika taldea (Lizarra).
- AED alkarteko Ttak! gazte taldea (Arrasate).


Finala

Itziar Ituño aktorearen gidaritzapean, Euskerearen Ginkanako azken bost probak Kutxa Ekoguneak Donostian dauen egoitzan bertan egin beharko ditue lau talde finalistek. Horreetan puntu gehien lortzen dauen taldeak jasoko dau euskerearen aldeko ekimen bat finantzatzeko 3.000 euroko sari nagusia.

Finala eguerdiko 12:00etan hasiko da eta sari banaketearen ondoren luntx ekologiko bat eskainiko jake bertaratutakoei. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu