Aurtengo Bilbao Mendi Film Festivalen izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-04-21 10:53   Barriak

Mendia eta abentura kirolei buruzko Bilbao Mendi Film jaialdiaren zortzigarren edizinoko sail ofizialean izena emoteko epea edegita dago. Irailaren 30era arte, mendiagaz zerikusia daukien ikus-entzunezkoak aurkeztu ahalko ditue egileek. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako produkzinoak izan behar dira.

Mendia eta abentura kirolei buruzko Bilbao Mendi Film jaialdiaren zortzigarren edizinoko sail ofizialean izena emoteko epea edegita dago. Irailaren 30era arte, mendiagaz zerikusia daukien ikus-entzunezkoak aurkeztu ahalko ditue egileek. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako produkzinoak izan behar dira.

Antolatzaileek oinarrietan zehaztu dabenez, kontakizuna mendian garatzea edo edukiak mendiagaz zerikusia izatea da pelikulek bete behar daben baldintza nagusia. Askotarikoak izan daitekez gaiak, alpinismoa, eskaladea, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografia, berbarako.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanak aurkeztu behar dira. Izena emeteko eta dokumentazinoa bialtzeko: info@mendifilmfestival.com. Argibide gehiago, hemen.

7.300 ikusle izan zituan igaz jaialdiak, eta 47 pelikula izan ziran lehian. Zinemaldiak hainbat izarren bisitea izan du ganera, besteak beste, Rebecca Martin National Geographic-eko espedizino kontseiluko zuzendariarena, David Breashears Hollywoodeko abenturazale eta produktorearena, AEBetako Jeremy Collins, Kolonbiako Patricia Ayala, Poloniako Bartek Swiderski, Alemaniako Sebastian Mez eta Frantziako Mathieu Le Lay zuzendari eta artistearena.

Horreetaz aparte, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Jordi Corominas, Hansjörg Auer, Remi Thivel, Iker eta Eneko Pou, Edurne Pasaban eta Alberto Zerain eskalatzaile eta alpinistak eta Montxo Armendariz zinemagilea be jaialdian izan dira.

Bilbao Mendi Film Festivaleko 2014ko edizinoko lanak ikusgai dagoz hainbat herritan. Mendi Tour ekimeneko hurrengo hitzorduak honexek dira: Hernanin, apirilaren 22an; Arrasaten, maiatzaren 5ean; eta Donostian, maiatzaren 11n eta 14an.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu