Musikea izango da aurten Getxoko Liburu Azokearen ardatz nagusia

Bizkaie! 2015-04-22 10:58   Kulturea

2015eko Getxoko Liburu Azokea eguaztenetik domekara bitartean izango da musikea ardatz hartuta. Bost egunetan zehar, udal liburutegiek musikeari lotutako hainbat jarduera egingo ditue Algortako Geltokia plazan, bertan kokatuko baitira bederatzi liburudenda getxotarren eta udal liburutegien etxolak.  

2015eko Getxoko Liburu Azokea eguaztenetik domekara bitartean izango da musikea ardatz hartuta. Bost egunetan zehar, udal liburutegiek musikeari lotutako hainbat jarduera egingo ditue Algortako Geltokia plazan, bertan kokatuko baitira bederatzi liburudenda getxotarren eta udal liburutegien etxolak. Azokea goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, domekan izan ezik, egun horretan goizean bakarrik edegiko da eta.

Liburuen, komikien eta umeentzako ipuinen azken nobedadeak erosteko aukerea izango dabe bisitariek, eta, ohikoa danez, Getxoko Kultur Etxeko liburutegiek beren gunea izango dabe. Holan, irakurleei liburuak mailegatzeko aukerea eskainiko jake, eta etxera eroan ahal izango ditue. Era berean, umeek eta gazteek komiki eta ipuinak topauko ditue bertan irakurri ahal izateko, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazo dauenez.

Jarduerei jagokenez, umeentzako eskulan tailerrak eta jolasak izango dira bost egunetan, bai eta Musika Getxon erakusketea be; okasinorako bertoko abesbatzen eta musika taldeen eta Getxon izandako musika saioen argazkiak batu ditue.

Azokearen inaugurazinoa eguaztenen honetan, apirilaren 22an, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Miguel Pajares eta Jon Arretxe idazleen parte hartzeagaz. Novela gráfica: La realidad social bajo la lupa de la ficción literatura solasaldian parte hartuko dabe bi egileek. Ekimena Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturartekotasun Unidadeak bultzatutako Zurrumurruen aurka kanpainearen barruan dago.

Eguenean, apirilaren 23an, goizeko 10:00etan, Getxoko Ikasleen Jentaurreko 17. Irakurketea egingo da, eta arratsaldeko 19:00etan, Konrado Mugertza argazkilari eta egile getxoztarrak Ópera de gloria y olvido. Biografía del tenor Florencio Constantina bere azken liburua aurkeztuko dau. Barikuan, hilaren 24an, edade guztientzako karaokea izango da 19:00etan.

Zapatuan, apirilaren 25ean, eguneko egitaraua 11:00etan abiarazoko da, Kids&Us Getxo taldearen ingelesezko ipuin kontaketeagaz; oraingoan, Farmyard familia osoarentzako kontaketea eskainiko dau. Horren ondoren, 12:30ean, zenbait idazlek liburuak sinatuko ditue bi orduz, besteak beste, Mabel Andreu, Unai Elorriaga, Pedro Fernández Puig, Fernando García Pañeda, Sonia Gómez Sáiz, J. M. Isasi, Alberto Letona, Konrado Mugertza, Guadalupe Oteo, Susana Rodríguez eta Luis A. Santamaría idazleek.

Arratsaldeko 19:00etan, Entzumenak dantzan ipuin kontaketa saioa hasiko da, Iraide Urkiagagaz. Kontulari berak beste saio bat emongo dau domekan, apirilaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Soinu danborradak izenburupean, ipuinak, perkusinoa eta gorputz adierazpena buztartuz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu