Jose Enrike Urrutia Capeauk 'Jururú' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2015-04-27 13:50   Kulturea

Hogeita hiru ipuinek osotzen dabe Jose Enrike Urrutia Capeau iurretarrak kaleratu barri dauen Jururú (Pamiela) beharra. Jururu da espainolek Kuban zapaldu eben lehenengo lekua. Narrazino bilduma honetan gaur egungo Jururuko bizilagunekaz bat egin dau egileak, eta euren gorabeherak batu ditu.

Jururun bertan bizi da Jose Enrike Urrutia Capeau, eta tarteka Euskal Herrira etorten da. Jururun bizi dan jeantearen bizimodua dabe oinarri hogeita hiru kontakizunek, baina oinarri erreala euki arren, fikzinozko liburua da. Paisaje ederrak ditu Jururuk, horreen margolanak egin ditu idazleak, eta liburuan sartu. Udan, lanok ikusgai egongo dira Durangoko Arte eta Historiaren Museoan.

Jose Enrike Urrutia Capeauren seigarren narrazino liburua da. 1979an kaleratu eban lehenengo lana, Kadrila alegera festan da, eta ostean urten ziran: Izar beltzaren urtea (2000), Ergelen nonbrea (2006), Assilah-ko eroa (2010) eta Weylerren itzala (2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu