IV. Bertsomovieda: 'Gero eta lan hobeak ixten doguz saritu barik'

Bizkaie! 2015-04-29 10:58   Bertsolaritzea

Helduen mailan, Txakile bideoak eroan ditu Sari nagusia (1000€) eta Publikoaren saria (500€). Bigarren saria, barriz, Etzinen zu lanak jaso dau. Gazteen mailan, Sari nagusia (300€): Tantak bideoak jaso dau eta bigarrena (150€), barriz, Garoña izenburuko bideoak. Bertsorik onenen saria Aita heriotza lanak eroan dau.

 

Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatuta, amaitu da aurtengo edizinoa be eta arrazoi on bat dala eta gagoz penatan: gero eta lan hobeak ixten doguz saritu barik. Maila oneko lan asko jasoten doguz, gitxienez errekonozimendu publikoa merezidu dabenak, baina banatzen doguzan sariak, kopuruan asko eta dirutan handiak izan arren, ez dira nahikoa izan heldu jakuzan kalidadezko lan guztiak saritu ahal izateko. Halan da be, badakigu parte-hartzaileek bikain pasau dabela bertsomovieak egiten, eta ikusleek be gozau dabela.

Kontuak kontu, holan geratu dira sariak azkenean:


Helduen mailan:

· Sari nagusia (1000€): Txakile.

· Bigarren saria (300€): Etzinen zu.


Gazteen mailan:

· Sari nagusia (300€): Tantak.

· Bigarren saria (150€): Garoña.


Mailaz kanpoko sariak:

· Publikoaren saria (500€): Txakile.

· Bertsorik onenen saria (250€): Aita heriotza.

Sari banaketea maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.


Bertsomovieda

Bertsoren bat agiri dan bideo bat, gitxienez 7 segundokoa, grabau, internetera igon eta antolatzaileei helarazo. Besterik ez da behar. Edozein bertsok balio dau, nork berea ala besteena, eta sariak mueta guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horreezaz gan, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituan bertsomoviarentzat be sari berezi bat; danetara 2500€ saritan.

Ez dago ezelako mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketea da, edonork hartu leike parte, taldeka ala bakarka… gitxienez bertso bat eta bideo bat buztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu