Musikea, gastronomia eta naturea buztartuko ditu Mundaka Festivalek

Bizkaie! 2015-05-08 12:18   Musikea

Garagarrilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean lehenengoz egingo da Mundaka the Basque Music & Cook Festival nazinoarteko jaialdia. Mundakako Santa Katalinan egingo dan jaialdiaren bitartez, kulturearen balioa azpimarratu nahi dabe, Urdaibai eskualdeko garapen sozial eta ekonomikoan eragin leikelako, turismoagaz lotuta.

Musikea, gastronomia, surfa eta naturea ditu ardatz garagarrilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean lehenengoz egingo dan Mundaka Festival jaialdiak. Emankor Sareak aurkeztu dau Mundaka the Basque Music & Cook Festival nazinoarteko jaialdia. Mundakako Santa Katalinan egingo dan jaialdiaren bitartez, kulturearen balioa azpimarratu nahi dabe, Urdaibai eskualdeko garapen sozial eta ekonomikoan eragin leikelako, turismoagaz lotuta.

Kontuak kontu, Mundakako Santa Katalina inguruan eszenatoki bi izango dira, eta horreetan 80ko urteetako Echo & the Bunnymen ingelesak, 60ko urteetako The Sonics estadubatuarrak, eta Belako eta We are Standard euskaldunak izango dira, atzerriko eta Euskal Herriko taldeen partaidetzea sustatu nahi dabelako. Horreek dira orain arte iragarri dituen lehenengo artisten izenak; laster, gehiago etorriko dira.

Santa Katalina inguru ederrean, gehienez 4.000 persona sartuko dira. 5.200 lagun sar daitekez, baina segurtasunari eta erosotasunari emon deutsagu lehentasuna, ez dogulako gurea ohiko jaialdi bat izatea, esan dau Amets Rodriguez Emankorreko kideak. Horregaz batera, sarreren prezioa popularra dala azpimarratu dau Rodriguezek, izan be, 55 euroan jarriko dabe salgai hiru egunetarako sarrerea.

Halan da be, jaialdia Mundaka eta eskualde osora zabalduko da; beraz, 8.000 persona inguru espero ditue. Esaterako, gastronomiari lotutako ekintzak kontzertuen eremutik kanpo egingo dira; dana dala, musika-esparru horretan be jateko osasuntsuak eskuratu ahal izango dira.


Informazino gehiago eta sarrerak eskuratzeko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu