'El Batallón Gernika' dokumentala irailaren 15ean estreinauko dabe

Bizkaie! 2015-05-28 11:02   Barriak

El Batallón Gernika dokumentalaren grabazinoa dala eta, 50 antzezlek eta figurantek baino gehiagok gaur arte inoiz egin ez dan jazoera historikoen berreraiketea egin dabe Frantzian, Capbretonen, Labenneko kostaldean, atzo, hilak 27, Cota 40 izeneko ingurunean. 

El Batallón Gernika dokumentalaren grabazinoa dala eta, 50 antzezlek eta figurantek baino gehiagok gaur arte inoiz egin ez dan jazoera historikoen berreraiketea egin dabe Frantzian, Capbretonen, Labenneko kostaldean, atzo, hilak 27, Cota 40 izeneko ingurunean. Batailea, leherketak, martxa militarra… lehen sekula filmau ez zan modura. Berreraiketa historikoa zuzeneko lekukoen testigantzetan oinarrituta egin da baina fikzinoa be izango da tartean.

1945ean, Euskadiko Gobernuak erbestetik batasun militarraren alde egin eban Europako historian mehatxu handiena izan zanari kontra egiteko: okupazino Naziari, hain zuzen be. Libertad batailoiagaz batera, ideologia guztietako gudariek, Birgade Carnotean integrauta, helburu bakar bategaz euren bizia arriskuan jarri eben, askatasunaren eta demokraziaren alde eta Frankismoaren eta totalitarismoaren kontra burrukan eginez. Asmo eta jomuga horretan, guztien gainetik Gernika Batailoia nabarmendu zan: EAJko gudari abertzaleak, EAE, sozialistak, anarkistak… danak be maindire eta helburu bardin baten azpian.

Francisco Perez Luzarreta, Batailoi haretatik bizirik dirauen bakarraren lekukotasunakaz, gudarien senitartekoei egindako alkarrizketakaz eta batailan bizitakoen fikzinozko berreraiketakaz osotu da filmazinoa. Berreraiketa historiko honegaz, Baleukoko lantaldeak Gernikako Batailoia dokumental historikoaren filmatzearen fase barri bati ekin deutso.

Ezustekorik ezean, dokumentalaren estreinaldia irailaren 15ean izango da, batailearen 70. urteurrenagaz bat eginik.

El Batallón Gernika dokumentalaren trailerra ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu