Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-28 14:39   Kulturea

Hasieran prentsarako txatalak ziran Lorea Gernika, andrazko bat (Susa) nobelea osotzen daben 53 pasarteak. Idazten hasi zan Koldo Izagirre, eta personaiak gero eta garapen handiagoa eskatzen eutsonez, liburua egin behar izan eban. Egilearen berbetan, emakumezkotasunaren topikotik iges egiteko Lorea Gernika personaiak egindako ahaleginen moltsoa da liburua.

Nobelako protagonistak ez dauka ez diskurso ez pentsamendu egituratutik, zentzumenak erabiltzen ditu mundua ulertzeko. Egileak apropos sartu dau personaia emakumezkotasunari lotutako topiko horretan. Lorea Gernikak bidean topetan dituan traba eta arazoek bere nortasuna eregiten dabe, eta halantxe ikasten joango da. Liburuan garapen bat dauka personaiak, eta bera be konturatzen da, berak be badaki azkenean ikasi egin dauela. Ez ekienaren jaube egitea da, egilearen ustez, protagonistearen abenturea.

Koldo Izagirreren (Pasaia, 1953) bosgarren nobelea da Lorea Gernika, andrazko bat, aurrekoa, 2011n argitaratu eban, Egarri egunak portualdean (Susa). Makinatxu bat lan ditu argitaratuta Izagirrek, poesia, narrazinoak, kronikak, saiakerak eta abar.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu