Oier Santosek 'Txanpaina, mesedez' nobela baltza kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-29 14:01   Kulturea

Markel Aizpurua ertzain-burua da Txanpaina, mesedez Oier Santosek idatzitako polizia nobelako protagonistea. BETA izeneko talde armatu ekologiestearen ekintzak, alde batetik, eta etxean daukan giro eskasa, bestetik; protagonistea larri dabil azkenaldion. Erein argitaletxeak plazaratu dau liburua, Bioleta sailean.

Hasieran, hainbat kotxe berdez pinteta agertu ziran urian. Protesta modu bat dala emoten eban. Ostean, lehergailu bat zentral termiko batean, hedabideetan albiste aldrebestuak... eta hori danori gitxi balitz, etxean be egoera desatsegina dauka Markel Aizpurua ertzainak. Andreari zeozer pasetan jako, baina zer dan ez daki gizonak.

Plano bi ditu Oier Santosen nobeleak, batak, Markel Aizpurua ertzain-buruaren ikuspuntua azaltzen dau; eta besteak, Anerena, emaztearena. Gizona maite dau Anek, baina ezkutuko bizitzea dauka, zeozer ostentzen dau. Istorioaren amaieran lotzen dira plano biak. Donostialdean dago kokatuta istorioa, gaur egunean. Komunikabideen eragina nabarmen agiri da nobelan, egileak berak aurkezpenean azpimarratu ebanez.

Oier Santosek (Errenteria, 1982) orain hiru urte kaleratu eban bere lehenengo nobelea, Ez zuten erantzun (Erein). Bigarren lana dau aurkeztu barri dauen Txanpaina, mesedez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu