Gerardo Markuletak 'Denbora bere lekura' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2015-06-03 11:21   Kulturea

Denporearen pisua, umezaroa eta nerabezaroa ditu gogoetagai Gerardo Markuletak Denbora bere lekura (Erein) beharrean. Azkenengo hamar urteotan idatzitako olerkiak batu ditu, 50 danetara, lau ataletan banatuta.

Denporearen pisua, umezaroa eta nerabezaroa ditu gogoetagai Gerardo Markuletak Denbora bere lekura (Erein) beharrean. Azkenengo hamar urteotan idatzitako olerkiak batu ditu, 50 danetara, lau ataletan banatuta.

Joandako denporeak pisu lar dauka batzuetan orainaldian, eta traba astunegia izaten da sarritan. Gogogfoeta hori izna dau abiapuntu idazle eta itzultzaile gipuzkoarrak bere bosgarren poesia bilduman. Umezaroa eta nerbazaroaz jardun dau lehenengo atalean, eta bigarrenean, Ezkutuko tiradera izenekoan, iragan kolektiboaz. Maitasuna be jorratu dau, laugarren atalean, hain zuzen be, Biok egur, biok su izenburukoan.

Gerardo Markuleta Gutiérrez (1963) Oñatin jaioa, baina aspaldi bizi da Gasteizen. Honen aurretik, ondoko poema liburuak argitaratu ditu: Larrosak noizean behin (1990), Sagarraren hausterrea (1994), Hauta-lanerako poemategia (2000), Batak ez du bestea kentzen (2003) eta Ezjakintasunak (2006). Bere poemak kanta bihurtu ditue, besteak beste, Jabier Muguruzak, Mikel Urdangarinek eta Anje Duhaldek.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu