'Dantza Plazetan' ekimenaren barruan euskal jantzen lau alarde handi izango dira garagarrilean Bilbon

Bizkaie! 2015-07-03 15:52   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak euskal jantzen lau alarde programau ditu domeka honetarako, hilaren 5erako, eta garagarrilaren 11, 18 eta 25erako, uriko plazatan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Dantza Plazetan programearen barruan.

Programea Bilboko auzo guztietan, urte osoan zehar gauzatzen dan arren, garagarrilean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan,  batez be udako hileotan, Bilbora bisitan datozen personei gure folklorea hurreratzeko. Esangura horretan, emonaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira, inguru horretan jente gehien ibilten dan orduakaz bat etorriz.

Garagarrileko alardeak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren barruan dagozan talde honeek eskainiko ditue: Gaztedi jantzari taldea, Beti Jai Alai, Goi-alde jantza taldea eta Salbatzaile jantza taldea.

Jantza alardeak Arriaga plazan, 19:00retan:

- Garagarrilak 5 (Domekea): Gaztedi jantzari talde.a
- Garagarrilak 11 (Zapatua): Beti Jai Alai.
- Garagarrilak 18 (Zapatua): Goi-alde jantza taldea.
- Garagarrilak 25 (Zapatua): Salbatzaile jantza taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu