Maciek Wojcieszuk Quintet taldeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea

Bizkaie! 2015-07-06 10:18   Musikea

Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.

Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.

Talde irabazleak, Katowiceko jazz institutuko ikasleak eta Poloniako jazz eszena gaztearen ordezkari aktiboak dira. Era berean, bere herriko artista askogaz jarduten dira alkarlanean, esaterako Zbigniew Namyslowskigaz, Maria Sadowskagaz, Joris Teepegaz, Pawel Kaczmarczykegaz, Lukas Oravecegaz eta Rostislav Frasegaz. Boskoteak euren jazz musikearen ikuspegia interpretetea dau helburu. Bandearen lana jazzaren arloan eta beste genero batzuetan, besteak beste, rockean, folkean eta Balkanetako musikan dauen esperientziaren emoitzea da.

Bigarren saria irabazi dauen EYM Trio taldea 2010ean sortu zan jazza Ekialdeko Europako erritmo eta soinuakaz nahasteko asmoagaz. Euren konposizinoak jazz estandarren moldaketakaz eta Bulgariako tradizinozko kantuakaz buztartzen ditue eta musika mestizaje horrek uniberso liluragarri bat sortu dau. Taldearen eragin nagusien artean mnabarmenztekoak dira Duke Ellington, Chick Corea eta Michel Petrucciani, eta baita egungo beste artista batzuk be, adibidez, Avishai Cohen eta Joshua Redman.

 
Sariak

Talde Lehiaketearen irabazleek 3.750 euro jasoko ditue eta CD bat grabauko dabe. Gainera, talde irabazleak barriro koteko aukerea izan dau bart Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, Madeleine Peyroux abselariaren aurretik. Era berean, irabazleek Lovainako (Belgika) Jazzaldian be parte hartuko dabe, Getxo Jazzak horreekaz dauen lankidetza-hitzarmenari esker. Bigarren sariari 1.500 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro eskuratuko ditu.

 
2015eko Talde Lehiaketea

Epaimahaiaren Sariak

1. Saria: MACIEK WOJCIESZUK QUINTET (Polonia).

2. Saria: EYM TRIO(Frantzia).

- Bakarlaririk onena: MAXIME BERTON (Grzegorz Wlodarczyk Quintet taldeko saxo-jotzailea).

 
Cifu Publikoaren Saria

- Talde irabazlea: EYM TRIO (Frantzia).

- Bakarlaririk onena: ELIE DUFOUR (EYM TRIO taldeko piano-jotzailea).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu