Guggenheim Museoa astelehenetan zabalik egongo da gaurtik aurrera

Bizkaie! 2015-07-06 15:48

Guggenheim Bilbao Museoa garagarrileko eta abuztuko (Hilaren 31ra arte) astelehen guztietan zabalik egongo da gaurtik aurrera, 10:00etatik 20:00etara. Udaldian Bilbora bisitari asko etorten dira eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egingo da aldaketa hau. Arrazoi beragaitik, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak be udaldian ordutegi zabalagoa izango dau.

Museo bilbotarrera udan hurreratzen diranek honako arte programazino erakargarriaz gozau ahal izango dabe: Jeff Koonsen erakusketa arrakastatsua; oraintsu zabaldutako Jean-Michel Basquiat: Bada garaia; eta museoak urtero aurkezten dauen Artea ikasbide saila, EAEko ikasle talde batzuek landutako obra bildumea erakusten dauena. Era berean, lehenengo pisuan, garagarrilaren 16tik aurrera Shahzia Sikanderren bideoinstalazinoa egongo da ikusgai, Film & Video gunean.

Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean eta Bar Guggenheim Bilbao tabernan be udako ordutegia izango dabe, eta astelehen guztietan zabalik egongo dira. Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean abangoardiako ikuspegia erabiliz prestetan ditue errezeta tradizionalak, eta nortasun handiko gune informal baina berezian probau daiteke kartea neurrizko prezioan, bazkaltzeko nahiz afaltzeko. Terraza ikusgarria, gainera, goizaldeko ordu 00:01era arte zabalik egongo da. Bar Guggenheim Bilbao tabernea be 09:30etik 20:30era zabalik egongo da. Bertan, Bizkaiko produktu onenak eta abangoardiako sukaldaritzeak bat egiten dabe.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu