Leandro Fealen argazki erakusketa ikusgai Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-07-07 13:40   Kulturea

Bilbao Arteko Kristalezko patioan martitzen honetatik, garagarrilaren 7tik 30era bitartean, Leandro Feal artista kubatarraren argitaratu bako argazkiak izango dira ikusgai; berariaz Bilbao Arterako produzidutako Leku komuna, leku arrotza erakusketeak, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko munduaren argazkiak jasoten ditu.

Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak Leandro Feal artista kubatarraren Ikonokrazia. Boterearen irudia eta irudien boterea Kubako argazkigintza garaikidean argazki erakusketea aurkeztuko dau Bilbao Arteko Kristalezko patioan martitzen honetatik, garagarrilaren 7tik 30era bitartean. Erakusketeak, Leandro Feal artista kubatarraren argitaratu bako argazkiak jasoten ditu. Berariaz Bilbao Arterako produzidutako Leku komuna, leku arrotza erakusketeak, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko munduaren argazkiak jasoten ditu.

Bilbao Artek jakinarazo dauenez, erakusketeak argazkigintzearen inguruan zenbait belaunaldiko arte egile kubatarrak batzen ditu, nor bere biografiagaz eta jarrera estetiko edo politikogaz, baina denak bat datozelarik kubatar argazkigintzatzat onartu eta zabaldu danari kontra egiten.

Iván de la Nuez Ikonokrazia erakusketearen komisarioak adierazo dauenez, proiektuak 1960ko hamarkadako kubatar bidea ikuspuntu iraultzaile batetik erakusten dau, diskurso ideologikoak eta senideek bialdutako dirua, norbere kontuko negozioak eta erretorika sozialistea, jaia eta eginbeharra, ilusinoa eta pobrezia, ugartea eta erbestea lako gaiak landuz.

Ikonokrazia proiektua zenbait berbaldigaz osotzen da, Bilbao Arte Fundazinoan, Arte Garaikideko Huarte Zentroan (Nafarroa) eta Donostiako San Telmo Museoan. Leandro Fealek Bilbao Arten dauen erakusketea aurkezteko, Iván de la Nuez Ikonokrazia erakusketearen komisarioak eta Santiago Erasok Ikonokrazia. Mitologia baten kudeaketa eta digestinoa berbaldia eskainiko dabe martitzenean, garagarrilaren 7an, arratsaldeko 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu