Medikuntzako ikasleek jasoko dabe aurten Euskara Saria Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-18 09:52   Euskerea berbagai

Hau Pittu Hau konparseak urtero emoten dau Euskara Saria, euskerearen alde persona eta alkarteek egiten daben ahalegina saritzeko asmoz. Aste Nagusian emoten dabe saria eta, aurten, EHUn medikuntzea euskeraz ikasten dabilzan ikasleei egingo deutse gorazarre. Saria bera, abuztuaren 24an emongo dabe konparsearen txosnan. Gaur egun, oraindino ezin dala medikuntzako gradua euskera hutsean ikasi gogoratu eragin dau Hau Pittu Hauk eta, hortaz, ikasle horreen aldarrikapenagaz bat egiten dauela.

Euskaldunok euskeraz bizi nahi dogu, euskeraz ikasi eta, medikuarenera goazanean, euskerazko arretea jaso, adierazo dabe Hau Pittu Hau konparsakoek. Medikuntza ikasleek bizi daben egoereak herritarrengan eragin zuzena daukala uste dau. Instituzinoek euskerearen arloan zenbat egin daben aldarrikatzen daben bitartean, medikuntzako ikasleek ezin dabe euskeraz karrera osoa, ganeratu dau konparseak.

Hau Pittu Hauren esanetan, asko dira euskerearen alde lan egiten daben talde eta personak,  eta horreen guztien ahalegina nabarmendu eta saritzea da urtero emoten daben Euskara Sariaren helburua. Aurten, medikuntzako ikasleengan pentsau dabe. Azken urteetan hainbat plataforma eta asanbladatan antolatu dira ikasleak, euskeraz ikasteko jagoken eskubidearen aldeko burrukan, dinoe konparsakideek, arazoa konponduteko proposamenak bialdu deutsez Unibertsidadeari, baita egoerea salatzeko danetariko ekintzak egin be.

Jarrera horri txalogarria deritzo Hau Pittu Hauk eta horregaitik emongo deutse saria ikasleoi. Ekitaldia abuztuaren 24an, astelehena, egingo dabe, arratsaldeko 16:30ean, konparsearen txosnan. Euskeraz ikasteko aldarrikapen publikoa egin daben ikasleen ordezkaritza batek eta konparsako kideek parte hartuko dabe. Euskara Saria 2003tik emoten dau Hau Pittu Hauk eta, orain arte, UEMA, Hamaika, Berria eta UEU moduko erakundeak saritu ditue, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu