A perfect day

Karolina Almagia 2015-09-03 12:40   Zinema kritikak

Egoera absurdo eta dibertigarriei, alkarrizketa zentzudunei eta interpretazino bikainei esker (Benicio del Torok eta Tim Robbinsek euren maitasuna erakutsiz) gustura ikusteko moduko filma da.

- Zuzendaria: Fernando León de Aranoa.
- Gidoilariak: Diego Farias, Paula Farias, Fernando León de Aranoa.
- Produktoreak: Mediapro, TVE, Reposado Producciones
- Interpreteak: Benicio Del Toro, Tim Robbins, Olga Kurylenko,Mélanie Thierry, Fedja Stukan, Eldar Residovic.
- Generoa: Komedia, Dramea.
- Herrialdea: Espainea.
- Iraupena: 105 minutu.

Ingelesez filmau eta Bosniako Gerran kokatu dau Fernando León de Aranoak bere azken lana, nazinoarteko kooperatzaileen mundua islatzeko. Borondatezko laguntzaileen arteko harrtu-emonak eta horreen eta bertako biztanleen artekoak jorratu nahi izan ditu zuzendariak oraingo honetan.

Gerrak ekarten dauen drama personalak ahaztu barik, komedia tonua hautatu dau Aranoak eta eskertzekoa da, umoreak, entreteniduteaz gan, gatazkak eragiten dauen larrimina arintzen dauelako.

Zoritxarrez, personaien garapenaren faltea igarten da. Sakontze apur bat gehiagogaz, asko irabaziko leuke filmak. Gainera, nire uste apalean, gidoiak gehiago landu beharko leukez beste alderdi eta arlo batzuk.

Dana dala, egoera absurdo eta dibertigarriei, alkarrizketa zentzudunei eta interpretazino bikainei esker (Benicio del Torok eta Tim Robbinsek euren maitasuna erakutsiz) gustura ikusteko moduko filma da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu