Iparrorratzak dino: Sail In Festival Bilbon

Bizkaie! 2015-09-03 13:58   Barriak

Irailaren 3, 4, 5 eta 6an, Nazinoarteko II. Sail In Festival bela jaialdia izango da Bilbon. Belearen mito Sir Peter Blake handiari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.

Brankaldean dogu haizea eta nabigazinoko zinemearen lanik onenak izango dira helmugea. Omenaldia egingo deutsagu sir Peter Blake jaunari, Amerika Kopea zeharkatuko dogu, Ronaren ibilbidea marraztuko dogu eta Karibeko ohiturak sakonetik ezagutu. Nabigazinoak dituan benetako kondaira bizien ahotik berbaldi onenak izango doguz haizea harrapatzeko. Ezagutzen doguzan eremuen ertzera bidaia egingo dogu okasinorako atondutako erakusketeagaz. Hori guztia dakar gaur hasi eta hilaren 6ra bitartean Bilbon izango dogun II. Sail In FestivaleK.

Belearen mito Sir Peter Blake zeelandabarritarrari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.

Proiekzioak (Sail in Films), Berbaldiak (Sail in Talks) eta ikastaroak (Sail in Class) ez eze, Sail in Festival jaialdiak zenbait argazki erakusketa eskainiko ditu (Sail in Expo) belearen munduaren inguruan.


Datorren irailaren 3, 4, 5 eta 6an Nazinoarteko Sail In Festival bela jaialdiaren ontzira igoko gara. Hona hemen egitaraua:

Eguena, irailak 3:

19:00etan. sir Peter Blake jn.ari omenaldia. Blakey filma+ Sail in Talks (Berbaldia).


Barikua, irailak 4:

17:00etan. Vanishing Sail. Pelikulea.
19:00etan. Mini Transat berezia. Pelikulea + Sail in Talks (Berbaldia).


Zapatua, irailak 5:

17:00etan. Belazko abentura, bela klasikoa. Pelikulak eta laburrak.
19:00etan. Amerika Kopa berezia. Pelikulak + Sail in Talks. (Berbaldia).


Domekea, irailak 6:

17:00etan. Belazko abenturea. Pelikulak eta laburrak.
19:00etan. Ronaren ibilbide berezia + Julio Verne lehiaketea. Pelikulak + Sail in Talks.

Saioak Bilboko BBK Salan (Sail in films), Itsas Museoan (Sail in class) eta Bizkaiko Batzar Nagusietan (Sail in expo) izango dira. Prezioa: 3€ saio bakotxa. Saio guztietarako bonoa: 15 €.

Sarrerak erosteko:

BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako webgunea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu