'Kapulana bat zintzilik', Mundukide, Lanku eta Miren Amurizaren eskutik

Bizkaie! 2015-09-10 11:50   Kulturea

Mundukiden 15 urte beteten doguz eta orain artean kooperatibaz kooperatiba gure lanaren argazki erakusketa ibiltari bat izan dogun lez, Euskal Herrian zehar herriz herri zabaltzea erabagi dogu. Erakusketa hori gainera, bertso eta ipuinakaz jantziko dau Miren Amuriza bertsolariak. Lehenengoz erakusketea urriaren 5etik 11ra bitartean Berrizen izango da eta lehen emonaldia, barriz, urriaren 8an bertako kultur etxean 20:00etan hasita.

Mundukide Fundazinoak, Lanku Bertsolaritza Zerbitzuak eta Miren Amuriza bertsolariak alkarlanean Kapulana bat zintzilik ikuskizuna aurkeztu dabe bart Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Josu Urrutia Mundukideko zuzendariaren esanetan, Mundukiden 15 urte beteten doguz eta orain artean kooperatibaz kooperatiba gure lanaren argazki erakusketa ibiltari bat izan dogun lez, Euskal Herrian zehar herriz herri zabaltzea erabagi dogu. Erakusketa hori gainera, bertso eta ipuinakaz jantziko dau Miren Amuriza bertsolariak.


'Kapulana bat zintzilik' izenburua zergaitik?

Kapulanak Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, umeak lepoan eusteko, jana batzeko edota etxeak apaintzeko erabilten dituenak. Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer topau baitaiteke zapi handion estalpean. Emonaldi honetan, kapulana bat zabalduko dogu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurteraino egingo dogu bidaia. Tarte horretan kooperazinoa, nekazaritzea, umezaroa edota hizkuntzea lako gaiak jorratuko doguz, bai bertsoz, bai ipuinez. Ez da abentura baten kronikea izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten berbaldia be, hausnarketa txikiz eta galdera handiz jositako kontakizuna baino. Holan nahi dauenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala, horixe da Kapulana bat zintzilik.

Erakusketea astebeterako eroan leikie antolatzaileek euren herrira, Mundukide arduratuko da erakusketea jarteaz eta kentzeaz. Erakusketeak irauten dauen bitartean eta antolatzaileak aukeratzen dauen egunean, Miren Amuriza emonaldi bat eskaintzera joango litzateke Kapulana bat zintzilik emonkizunagaz.

Lehenengoz erakusketea urriaren 5etik 11ra bitartean Berrizen izango da eta lehen emonaldia, barriz, urriaren 8an bertako kultur etxean 20:00etan hasita.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu