Ruper Ordorika oñatiarrak ekingo deutso VI. Izar & Star zikloari

Bizkaie! 2015-09-10 14:03   Musikea

Ruper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.

Ruper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.

Kontzertua arratsaldeko 20:30etik aurrera izango da, eta sarrerak 10 euroan salduko dira aldez aurretik, 12 euroan, barriz, emonaldiaren egunean. Saltzeko lekuak ohikoak dira, hau da, antzokiko txarteldegia eta Power Records disko dendea.

Javier Corral Jerry Herri Irratiko kazetaria da ekimenaren buruetako bat, neurri handi batean koordinatzailea eta programatzailea. Bere esanetan, euskeraz abesten dauen musikagile garaikiderik handienaren aurrean gagoz. Oraingoan, ganera, zikloaren ezaugarri propioei eutsiz, haren gustuko erreferenterik intimoenak kantetako prest dago lehenengoz.

Beste alde batetik, urtea amaitu aurretik, SGAE Fundazinoaren laguntzino ekonomikoa jasoko daben kontzertuak beste lau izango dira, irailaren 25ekoaz gan; urriaren 15ean, The Great Barrier vs. Depeche Mode eta B-Flat vs. Joy Division emonaldia izango da Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan, eta zemendiaren 26an, Screaming George & The Hustlers vs. Iggy & The Stooges eta Los Fastuosos de La Ribera vs. Stealers Wheel toki berean.

Abenduaren 3an, Los Tupper vs. Johnny Thunders emonaldia izango da Kutxa Beltzan, eta abenduaren 17an, ostera, zikloa Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretora lekualdatuko da, Bilillo y Los Suyos vs. Olatu barriko popa emonaldiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu