50. Durangoko Azokan parte hartzeko epea irailaren 30era arte zabalik

Bizkaie! 2015-09-11 13:40   Kulturea

Abenduaren 4tik 8ra antolatuko dan 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produktora, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko.

Abenduaren 4tik 8ra antolatuko dan 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produktora, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek irailaren 30era arteko epea izango dabe izena emoteko. Horretarako, aurreko urteetan legez, sareko izen-emotea irailaren 1etik egokituta dago www.durangokoazoka.eus webgunean. Aurten, 50. urteurrena ospatzeaz gan, azokaz gozetako egun bat gehiago izango da, bost egunez antolatuko baita: abenduaren 4tik 8ra arte.

Igaz, lehenengoz, erakusmahai erdia kontratetako aukerea izan eben parte-hartzaileek, eta aurten be aukera bardina izango dabe, azokearen araudian jasotako erispideen arabera. Auto-produkzinoen gunea be bigarren urtez egokituko da konpartidutako erakustoki modura. Ganerako partaideen antzera, izena emotea irailean izango da. Sortzaileen beharrizan eta joera barriei erantzuteko, Durangoko Azokeak auto-produkzinorako espazio berezia egokitu eban lehenengoz igaz: Auto-produktoreen plaza; lehenengo edizino horrek izandako erantzun ona ikusita, aurten be auto-produktoreek euren espazio propioa izango dabe Azokan.


Durangaldeko argitalpenak

Aurten be Gerediaga Alkarteak aukerea emongo deutse eskualdeko sortzaile, alkarte eta erakundeei ezelako kostu barik Durangoko Azokan euren produktuak erakusgai eta salgai jarteko. Azokearen araudi nagusia beteteaz gan, eskatzaileak helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean izan beharko dau. Produktu guztiak Durangaldeko argitalpenak goiburupean erakutsiko dira. Kasu honetan, izena emoteko Gerediaga Alkartera jo behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu