Parrapean komiki lehiaketea antolatu dabe Bilbon bigarrenez

Bizkaie! 2015-09-21 14:15   Kulturea

Igaz zabaldutako bideari segidea emonaz, aurten barriro antolatuko ditue Parrapean Komiki Egunak topaketak Bilboko Santutxu eta Begoña auzoetan, urriaren 24tik 31ra. Horren barruan, komiki lehiaketea antolatu dabe, 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat. Urriaren 19ra arteko epea daukie parte hartu nahi dabenek lanak bialtzeko. Komikiak euskerazkoak edo testu bakoak izan beharko dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Hiru sari emongo dira.

Bilboko Udalak antolatzen dau Parrapean topaketea, Berton aldizkariaren, Xabiroi komikiaren eta Goya paper-dendearen laguntzinoagaz. Aurtengoan, barriro zabaldu dabe komiki lehiaketarako deialdia. 14 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dabe, bakarka zein taldeka aurkeztuta.

Lehiaketako oinarrien arabera, komikietako gaia eta teknikea libreak izango dira eta euskerazko testua euki beharko dabe, edo bestela testu bakoak izan. Irudiak koloretakoak zein zuri-baltzezkoak izan leitekez. Komiki bakotxak orrialde bi bete beharko ditu (A4 formatukoak), bertikalean. Obra guztiak originalak izan beharko dira, bai istorioari jagokonez eta baita irudiei jagokenez be.

Era honetako lehiaketetan ohikoa izaten dan moduan, ezizenagaz sinatu beharko dabe egileek euren komikia. Urriaren 19ra arteko epea dago proposamenak aurkezteko. Begoñako udal-barrutiko liburutegira bialdu behar dira lanak.

Behin komiki guztiak jasota, hiru kideko epaimahai batek erabagiko dau saria nori emon. Kategoria bakarra egongo da eta hiru sari banatuko dira. Urriaren 31n sari-banaketea egingo dabe, Parrapean topaketen barruan, Begoñako udaltegian. Ondoren, Berton aldizkarian argitaratuko dira komikirik onenak eta erakusketea antolatzeko asmoa be badauka Bilboko Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu