UEUk euskerazko 18 ikastaro eskainiko ditu udagoienean

Bizkaie! 2015-09-23 14:40

Internet bidezko ikaskuntzeari garrantzia berezia emongo deutse oraingo honetan, UEUk azaldu dauenez. Holan, ikasle potentzial gehiagogana heldu nahi dabe. On-line ez eze, Eibar, Gasteiz eta Iruñean be egongo dira ikastaroak udagoieneko eskaintzan. Guztira, 18 kurso emongo dira, era askotako alorrak euskeraz lantzeko aukerea emongo dabenak.

Internet bidezko ikaskuntzeari garrantzia berezia emongo deutse oraingo honetan, UEUk azaldu dauenez. Holan, ikasle potentzial gehiagogana heldu nahi dabe. On-line ez eze, Eibar, Gasteiz eta Iruñean be egongo dira ikastaroak udagoieneko eskaintzan. Guztira, 18 kurso emongo dira, era askotako alorrak euskeraz lantzeko aukerea emongo dabenak.

Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak adierazo dauenez, etenbako prestakuntzearen barruan, euskerazko eskaintzea egonkortzea lortu dabe, euskerazko erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk. Euren pedagogia eredua personakan oinarritzen dala ganeratu dau Menikak.

Azkanaldion, on-line erako ikastaroen aldeko apustuari heldu deutso UEUk. Udagoienean be, eskaintza zabala daukie interneten. Ekonomia, kultura, hizkuntza, informatika, legegintza eta abarretako ikastaroak egin ahal izango dira online. UEUren esanetan, publiko zabalago batera heldu leitekez interneten bidez eta malgutasun handiagoa dauka ikasle bakotxak. Ganera, Euskal Herritik kanpo bizi diran euskaldunek euskerazko kursoetan parte hartu leikee on-line formatuari esker.

Internetetik kanpo, Eibar, Iruñea eta Gasteizen egongo dira ikastaroak urritik abendurako tartean. Oihaneder euskerearen etxeagaz alkarlanean, euskerearen historiaren eta ezaugarrien ganeko mintegiagaz segiduko dabe Gasteizen. Era berean, bakegintzeari buruzko kursoa be egongo da Arabako uriburuan. Iruñean, umeen eta pedagogiaren inguruko hiru ikastaro dagoz iragarrita. Eibarreko ikastaroetan be, irakaskuntzeak pisu handia hartuko dau, teknologia barriek eta sare sosialek daukien eraginagaz batera. Itzulpengintzea be landuko da Eibarreko beste kurso baten.

UEUk hainbat helburu bete nahi ditu udagoieneko ikastarookaz, eta urte osoan martxan eukiten dauen eskaintzeagaz oro har: Batetik, gaurkotasuneko gaiei lekua egitea ezinbestekotzat joten dabe, gizartean dagozan preminei erantzuteko. Era berean, euskerazko irakaskuntzan eskaintza zabal eta interesgarria emotea eta esparru horretara ahalik eta jente gehien erakartea be bilatzen dabe. Ikastaroak urritik abendura artekoak izango dira eta izena emoteko epea zablik dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu