V. Serifalaris, diseinu grafikoaren eta sormenaren topaketak gaur hasiko dira Getxon

Bizkaie! 2015-09-25 11:14   kulturbiz

Irailaren 25ean eta 26an, V. Serifalaris izenburuko ekitaldiak egingo ditue Getxon; diseinatzaile grafiko eta sormenaren zaleentzat sortu ditue topaketok. Estudio Marina Goñi eta Freskue Studio enpresa getxoztarrek antolatu ditue.

Irailaren 25ean eta 26an, V. Serifalaris izenburuko ekitaldiak egingo ditue Getxon; diseinatzaile grafiko eta sormenaren zaleentzat sortu ditue topaketok. Estudio Marina Goñi eta Freskue Studio enpresa getxoztarrek antolatu ditue.

Koldo Iturbe Kultura zinegotziak gogoratu dauenez, Kultura eta Sorkuntza Industriak udalerriko enpresa garapena gauzatzeko zutabe garrantzitsuenetakoak dira. Esangura horretan, Serifalarisek antolatutako jarduerak Getxoren estrategiagaz guztiz bat datoz. Arte grafikoen sektoretako profesionalei estadu mailako hizlariakaz egoteko topagunea eskainiko deutse ezagutzak konpartiduteko, profesional, ikasle eta udalerrian presentzia daben enpresen artean hatu-emonak sortzeko. Hori dala eta, ziur gagoz berton proiektu barriak sortuko dirala.

Kontuak kontu, hilaren 25ean, berbaldiak izango dira protagonista, Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Bertan, estudio garrantzitsuetako hainbat ordezkarik eta diseinuaren profesionalek jardungo dabe egun osoan: 09:30etik 19:15era.

Hurrengo egunean, hilaren 26an, tailerrak eta klaseak izango dira Getxolan-Ekonomia eta Enplegu Sustapenerako Zerbitzuen egoitzan, Areetan. Profesionalek hainbat eskola emongo ditue, parte-hartzaileek teknika eta sormen-prozesu desbardinak ikasi ahal izateko. Aurten, barrikuntza legez, Raquel Marinek ortotipografiaren inguruan egingo dau berba berbaldi nagusian.

Topaketetan parte hartu gura dauenak sarrerak erosi beharko ditu: 25 euro berbaldietara joateko; 40 euro tailerretara joateko, eta 55 euro bietara joan ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu