Unamunoren omenezko eguna ospatuko dau Bilboko Udalak martitzenean

Bizkaie! 2015-09-25 15:16

Urtero legez, Miguel de Unamuno gogoan izango dau Bilboko Udalak aurten. Irailaren 29an, 151 urte beteko dira idazle bilbotar ezaguna jaio zala. Egun horretan, lora-eskaintzea egingo deutso Udalak eta Bidebarrieta Kulturgunean berbaldia egongo da. Aurten, Unamunoren eta Jorge Oteizaren lanek daukien erlazinoa aztertuko da, Juan Arana Cobos filosofoagaz.

Miguel de Unamuno idazle eta pentsalariak (Bilbo, 1864- Salamanca, 1936) plaza bat dauka bere izenean Bizkaiko uriburuan. Urtero egiten dauen moduan, aurten be hantxe izango da Bilboko Udaleko ordezkaritza bat, Unamunori gorazarre egiteko. Eguerdiko 12:00etan hasiko da ekitaldia. Lora-eskaintzea egingo deutsie bertan eta letren munduari egin eutsan ekarpena gogoan hartuko dabe.

Iluntzean, 19:30ean, berbaldia egongo da Bidebarrieta Kulturgunean, 'Unamuno y Oteiza contra el angel, claves para la estrategia estetico-politica' izenburuagaz. Juan Arana Cobos filosofo eta unibersidadeko doktoreak egingo dau berba bertan, Jose Antonio Ereño aurkezle dala. Jorge Oteiza eskultorearen pensamenduaren egituraketan Unamunok euki eban eragina aztertuko dabe topaketan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Beste alde batetik, Unamunoren jaiotzearen urteurrena hur dagoan ezkero, Miguel de Unamuno saiakera lehiaketako 2014ko irabazleen lanak argitaratu ditu Bilboko Udalak, Devenir eta Erein argitaletxeen laguntzinoagaz. Edizino horretan sekula baino lan gehiago jaso ziran, ehun inguru. Gaztelaniaz, Alberto Sucasasen 'La shoah en Levinas: un eco inaudible' lana argitaratu dabe eta, euskeraz, Jurgi Kintanaren 'Azkue bilbotar ezezaguna', Resurreccion Maria Azkueri buruzko saiakerea. Liburu banatan argitaratu ditue lanok eta laster liburutegi publikoen sarera eta liburu-dendetara helduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu