'Adin-adin' , bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua martxan dago

Bizkaie! 2015-10-05 10:40   Bertsolaritzea

Bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua da Adin-adin eta Gipuzkoako edadekoen 11 egoitzetan gauzatuko da; bertso saio bereziak antolatuko ditue Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua da Adin-adin eta Gipuzkoako edadekoen 11 egoitzetan gauzatuko da; bertso saio bereziak antolatuko ditue Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Bertsoak personon egoera psikologiko eta mentala hobetzeko tresna modura erabiltea da Adin-adin programearen helburua, hau da, edadekoen bizi baldintzak hobetu eta gaitasun psikoemozionalak lantzea.

Programeak fase esperimentala izan eban igaz, eta Gipuzkoako edadeko lau egoitzatan lau bertso saio antolatu ziran. Horreetan 83 edadekok, 23 senidek eta 12 bolondresek hartu eben parte. Lortutako emoitza onak ikusita aurten pausu bat gehiago emon gura izna dabe antolatzaileek.

Proiektuaren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundian izan zan eta bertan izan ziran Maite Peña, Gizarte Politikako diputadua, Ander Zapiain, Menpekotasun eta Ezinduen laguntzako zerbitzuburua, Lankuko Marta Agirrezabala eta Xebastian Lizaso bertsolaria.

Honako egutegia osotu da dagoeneko:

- Errenteria. Urriaren 7an, Jesusen Bihotza egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan, Alaia Martin eta Xebastian Lizasogaz.

- Azkoitia. Urriaren 15ean, San Jose egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan,  Eneritz Artetxe eta Anjel Larrañagagaz.

- Bergara.Urriaren 15ean, Mizpirualde egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan, Maider Arregi eta Joxe Luis Gorrotxategigaz.

- Oiartzun. Urriaren 22. Petra Lekuona egoitza. Goizez. 10:30. Exteban Martiarena eta Jon Martin.

- Lazkao. Urriaren 23an. Txindoki egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan, Gema Urteaga eta Iñaki Muruagaz.

- Beasain.Urriaren 30ean. Arangoiti egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan, Iñaki Murua eta Gema Urteagagaz.

- Arrasate. Zemendiaren 12an. Iturbide egoitzan. Joxe Luis Gorrotxategi eta Maider Arregigaz.

- Azpeitia. Zemendiaren 9-14ko astean. San Martin egoitzan. Arratsaldeko 17:00etan, Loidisaletxe eta Beñat Lizasogaz.

- Donostia. Zemendiaren 12an. Zorroaga Egoitzan, goizez 11:00etan, Ane Labaka eta Xebastian Lizasogaz.

- Tolosa. Zemendiaren 24an. Iurramendi egoitzan. Arratsaldeko 16:30ean, Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikanogaz.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu