Bertsolaritzaren ikerketea bultzatzeko proiektu-sariak emon ditu Mintzola Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-08 17:17   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera antolatzen dau deialdia Mintzola Fundazinoak, bertsolaritzearen inguruko ikerketea bultzatzeko. Hiru sari emon ditue eta, holan, beste horrenbeste ikerlan egin ahal izango dira. Irudia, umeen sormen prozesuak eta denporan bertsoaren saltoa, horreexek proiektu bakotxeko gai nagusiak. Deialdi honetako ikerketa-kontratua, ostera, emon barik geratu da.

Mikel Laboa katedreagaz batera antolatzen dau deialdia Mintzola Fundazinoak, bertsolaritzearen inguruko ikerketea bultzatzeko. Hiru sari emon ditue eta, holan, beste horrenbeste ikerlan egin ahal izango dira. Irudia, umeen sormen prozesuak eta denporan bertsoaren saltoa, horreexek proiektu bakotxeko gai nagusiak.

Bagilean egin eben aurtengo ekitaldirako deialdia Mintzolak eta Laboa katedrak. Guztira, bost proposamen aurkeztu dira eta epaimahaiak hiru aukeratu ditu. Jone Miren Hernandez, Juan Kruz Igerabide eta Jesus Mari Makazaga unibertsidadeko doktoreak egon dira epaimahaian. Lanak ebaluetako orduan, proiektu bakotxaren helburuak, interesa, garapen-mailea eta bideragarritasuna balorau dira, besteak beste.

Aukeratu daben proiektuetako bat Beñat Romerarena da, irudiagaz loturea daukana. Bertsolaritzaren hitzaren arteko irudia izenburua dauka ikerlanak. Beste sarituetako bat Jon Martin izan da, Bertsolaritza eta haurren sormen prozesua izenburuko proposamenagaz. Eñaut Agirrek be lortu dau Mintzolaren eta Laboa katedraren laguntzinoa, lan honegaz: Bertsoaren jauzia denboran. Ahozko herentzia eta kantaera, komunikaziorako etengabeko bidelagun. Saritu bakotxak 2.000 euro jasoko ditu, bere lana garatu ahal izateko.

Mintzola Fundazinoak azaldu dauenez, ikerketa-kontratua ez dabe emon. Izan be, EHUko Euskera Errektoreordetzeagaz batera, ikerketa-kontratu baterako deialdia be zabaldu eben Mintzolak eta Laboa katedrak. Bertsolaritzearen inguruko tesia egiteko urtebeteko ikerketa-kontratua eskaini dabe, hiru urtera luzatzeko aukereagaz, baina aurkeztutako proposamenen artean ez da hautagai egokirik agertu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu