BAD 2015, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia urriaren 21etik zemendiaren 1era

Bizkaie! 2015-10-20 11:02   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen eta ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock edo Garabia Zawp lako eszenatokiak eta kalea bera hartuko dituan BAD-en aurtengo programazinoak 12 estreinaldi jasoko ditu, horreetako zortzi erabateko estreinaldiak.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen eta ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock edo Garabia Zawp lako eszenatokiak eta kalea bera hartuko dituan BAD-en aurtengo programazinoak 12 estreinaldi jasoko ditu, horreetako zortzi erabateko estreinaldiak, eta jaialdiaren lau koprodukzino Cielo Raso konpainiagaz, Errateke-L’especificagaz eta Patricia Caballerogaz –Escenas do Cambio Jaialdiagaz lankidetzan– eta Pablo Fidalgogaz, Terrasako TNT Nuevas Tendencias jaialdiagaz alkarlanean. Proposamenen artean nazinoarteko artistak dagoz, Federico León argentinarrak, Ana Borralhok eta Joao Galantek osotzen daben Casabranca konpainia portugaldarra edo Cecilia Bengolea eta François Chaignaud, eta lehen aldiz, nazinoartean oihartzun handia dauen Matxalen Bilbaok jantza garaikideko pieza bat (L´Autre) estreinauko dau BAD-en.

BAD-en aurtengo programazinoaren ezaugarrien artean azpimarragarria da euskal sorkuntza barriaren barruan sar daitekezan konpainien presentzia garrantzitsua. Euren azken lanak aurkeztuko ditue ikus-entzuleen aurrean, batzuetan Frantziako, Kataluniako edo Portugalko beste artista batzuekaz alkarlanean. Esangura horretan, Beatriz Setiénen Bombón coreográfico, Idurre Azkueren Bailar por bailar eta Erretekeren Erbeste erabateko estreinaldiak izango dira.

Programazino eszenikoa eguenean hasiko da La Fundición eta La Merced eszenatokietan, bi euskal konpainien eskutik: Coletivo Qualquerren Gag jantza ikuskizunagaz, Euskadin bizi dan Luciana Chieregati brasildarrak interpretautakoa (mobimentu nekaezinez betetako 40 minutu), eta jantzea eta antzerkia buztartzen dituan Natxo Montero jantzari eta koreografo bilbotarra, Barbecho proposamenagaz.

Euskal proposamenen artean, azpimarragarriak dira, baita be, Xabier Mendigurenen testua dauen Amodioaren ziega, oraintsu sortu dan eta Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña eta Eneko Sagardoy antzezleek osotzen daben Lauka Teatroa konpainiak eskainiko dauen euskerazko antzezlana –zapatuan La Merceden–; eta urriaren 29an, Errekalde Aretoan estreinauko dan Idurre Azkueren Bailar por bailar, Joseba Irazokiren musikea dauen jantza piezea, BilbaoEszenaren laguntzinoa be badauena.

L'Autre ikuskizunaren erabateko estreinaldiari jagokonez, azpimarratu behar da sortzaile lez emon dituan 15 urteetan Matxalen Bilbaok hiztegi propioa sortu dauela, bere pentsamendua sakontzeko eta garatzeko interesean oinarrituta. Bere ardurak lantzen ditu behin eta barriro, zorrotz eta era metodikoan, ideak adierazoteko baliabidetzat mobimentuaren eta mobimentu horren espazio-denpora antolakuntzearen aldeko zaletasuna erakusten dauen bide koherentea eginez.

BAD 2015eko programazinoak erabateko beste bi estreinaldi interesgarri be jasoten ditu, ibilbide luzeko María Muñoz-Mal Pelo eta Niño de Leche konpainien eta Patricia Caballeroren eskutik. Lehenengoek, flamenkoaren eragina dauen musika eta jantza azken ikuskizuna, Siete lunas, aurkeztuko dabe barikuan. Bere ideal sozialakaz konpromisoa erakusteaz gan lengoaiak nahasteko gaitasun handia dauen Niño de Elche kantaorea, eta María Muñoz jantzari eta Mal Pelo konpainia katalanaren koreografoa, zeharkakotasun garbian eta sakonean sustraitutako proposamen eszenikoakaitik ezaguna dana, batu egin dira, ikus-entzuleei bat-bateko alkarrizketa berezia proponiduteko.

Patricia Caballerori jagokonez, gorputzari eta kontzientziari buruzko jardunbideen eta azterlanen aurreko interesa erakusten dau gorputzaren bitartez. Arte bizien eta garapen psikofisikoaren aurrean zabaltzen da, ohiko bide legez, beragaz 20 urte baino gehiago egin dituan jantzea erabiliz. Batez be Espainiako aantzokietara eta jaialdietara joaten diran lanak egiten eta interpretetan ditu, horreen artean, Lo raro es que estemos vivos (2012), Aquí gloria y después paz (2011) edo Chronoscopio (2010). Bere azken ikuskizuna, Barrunto, urriaren 31n estreinauko da La Merced aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu